Interesdunari bere espedienteak ikusteko eskubidea erraztu diezaiola gomendatu dio Arartekoak Donostiako Udalari, agiriak elektronikoki eskura jarriz eta tasak ordain ditzan eskatu gabe
Ebazpen horrek herritar baten kexari erantzuten dio. Herritarrak bera interesduna zen hirigintza-espediente batzuekin lotutako agiriak ikusteko eskaera egin zuen. Sarbidea bide elektronikoz eskatu arren, udalak zenbait tasa ordain zitzan eskatu zion, agiriak ikusi eta deskargatu ahal izateko.
Arartekoak nabarmendu du indarreko araudiak bermatu egiten duela administrazio-espedienteak bide elektronikoen bidez ikusteko eskubidea, eta, gainera, hori egiteko modua arautzen duela. Horregatik, zuzenbidearen kontrakotzat jotzen du udal ordenagailuen bitartez doako sarbidea eskaintzea, deskarga elektronikoa egiteko aukerarik eman gabe, eta, hala ere, tasa bat ordain dadin eskatzea ordenagailu pribatu baten bidez sartzeko.
Gainera, defentsa-erakunde honek uste du bide elektronikoz sartu ahal izateko tasak jartzeak ez daukala lege-babesik, zerga-egitate hori ez baitago araututa udal ordenantzan.
Azken batean, Arartekoaren aburuz, Donostiako Udalak agiriak bide elektronikoz ikusi ahal izatea erraztu behar du, indarreko arauen arabera eta kudeaketa-modu eraginkorra delako, tasa gehigarri bat kobratzea justifikatzen ez duena.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a