Justizia Errestauratiborako Europako Foroaren 13. Nazioarteko Mintegia: "Mugak gurutzatzen-Etorkizunak eraikitzen"
Justizia Errestauratiborako Europako Foroaren 13. Nazioarteko Mintegiak (Atenas, 2025eko maiatzaren 16a eta 17a) gai nagusi hau jorratuko du: justizia errestauratiboaren eta praktika errestauratiboen ahalmen eraldatzailea, mugitzen ari diren haur eta nerabeek aurre egin beharreko ahuleziei heltzeko.
Mugitzen ari diren haurren premia bereziei ikuspuntu errestauratibotik nola hel dakiekeen aztertuko da mintegian, eta, aldi berean, eremu inklusiboak sortuko dira harrera-komunitateekin eta erakundeekin hitz egiteko eta elkar ulertzeko. Lan hori bat dator Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendako 16. helburuarekin, izan ere, gizarte bakezaleak eta inklusiboak ditu, denentzat justiziarako sarbidea bermatzea eta erakunde erresilienteak eraikitzea.
Mintegiaren helburua plataforma bat eskaintzea da, justizia errestauratiboaren eta migrazio-politiken elkargunea aztertuz, helburu hauek lortzeko:
Integrazioaren erronkei aurre egitea, harrera-komunitateen eta mugitzen ari diren haurren arteko elkarrizketa sustatuz eta erraztuz;
Ezagutza praktikoak garatzea inklusioa, ekitatea, segurtasuna eta mugitzen ari diren haurrentzako justizia-zentzua sustatzeko;
Migratzen eta tokiz aldatzen ari diren umeek aurkitzen dituzten oztopoen aurrean, praktika berritzaileak eta konponbide sistemikoak nabarmentzea;
Lankidetza sustatzea erakundeen, mugimenduan dauden haurrak babesten dituzten zerbitzuen eta harrera-komunitateen artean.
Horrela, Arartekoak 2019tik Justizia Errestauratiborako Europako Foroarekin duen lankidetza estuaren esparruan, justizia arloko langile batzuek parte hartuko dute Justizia Errestauratiborako Europako Foroaren 13. Nazioarteko Mintegian.
Informazio gehiago hemen: https://www.euforumrj.org/efrj-international-seminar-athens-2025