Lantegia: "Arrisku-egoerak haurtzaroan eta nerabezaroan: erakunde bermatzaileen azterketa haurren eskubideen ikuspegitik"

Ararteko erakundeak Espainiako Estatuko Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako 36. Jardunaldiak prestatzeko lantegian parte hartu du, zeina Andaluziako Herriaren Defendatzaileak antolatu baitu. Herriaren Defendatzaileek 36. edizio honetan hausnartu beharreko gaiari buruz lan egingo dute, horietako bakoitzak egindako ekarpenak oinarri hartuta, ondorioak, balorazioak eta gomendioak proposatzeko. Horiek guztiak Bartzelonan aurtengo azaroan egingo diren Koordinaziorako Jardunaldietan berretsi beharko dira.

    Location : Sevilla


Ekitaldiak gorde: