Vitoria-Gasteiz
Egiletza
:
Ararteko
“Legeen geroa-El Futuro de las leyes” mintegia
Eusko Legebiltzarrak eta Arartekoak mintegi bat antolatu dute elkarrekin, “Legeen geroa-El Futuro de las leyes” zikloaren barruan. 2023ko ekainaren 12an eta 13an egingo da euskal Ganberan.
Bi erakundeek hausnarketa-gune bat prestatu dute, bi egunetan barrena, egindako ibilbidea aztertzeko eta nazioarteko eremuan ere tresna batzuk partekatzeko. Izan ere, herriaren defentsa-erakundeak tresna horiek eskuratzen aritu dira, herritarren eskubideak defendatzeko helburua betetzen jarraitu ahal izateko.
Bertan izango dira herriaren defendatzaileak, defendatzaile ohiak eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariak; horrez gain, egitarauan sartuta daude beste aditu batzuk ere, eremu akademikotik datozenak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 15a