LEGEZKO OHARRA
Web gunearen eta bertako elementuen jabetza intelektualeko eskubideak Euskadiko Herriaren Defendatzailearenak dira (aurrerantzean, Arartekoa).
Ararteko erakundeak eskubidea du bere webeko informazioan, taxuketan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko, edonoiz eta aurrez jakinarazi behar izan gabe.
Webean sartzearen eta bertan bildutako informazioaz egin daitekeen erabileraren erantzulea hori egiten duenarena izango da. Arartekoak ez du bere gain hartuko sarrera edo informazio-erabilera horretatik erator litekeen ezein ondorio edo kalte. Salbuespenak izango dira bere eskumenak zorrozki erabiltzean bete behar dituen legezko xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduera guztiak.
Arartekoak ez du bere gain hartzen webean aipatzen diren hirugarrenen estekekin konektatzetik edo esteketako edukietatik eratorritako erantzukizunik.
Web honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, eta Arartekoaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan kalteak eta hondatzeak eragiten badira, administrazio horri legez dagozkion ekintzak gauzatuko dira eta, hala badagokio, gauzatze horretatik erantzukizunak eratorriko dira.
Datuak babesteko oinarrizko informazioa. Web honetan eskura dauden bitartekoak erabiliz biltzen diren datu pertsonalak araudi honen arabera tratatuko dira: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
Datu-babesaren arloko eskubideak: eskubidea duzu datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, horiek tratatzeari aurka egiteko, ezerezteko (“ahazteko eskubidea”), tratamendua mugatzeko, datuak eramateko eta horien gainean banan-banako erabaki automatizaturik ez hartzeko.
Eskubideak baliatzea: eskubide horiek datuen tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzakezu, datuak babestearen arloko eskubideak baliatzeko prozeduraren bitartez.
Era berean, edozein erreklamazio egin diezaiokezu Datuak Babesteko Euskal Agentziari, edo aldez aurretik kexa egin diezaiokezu Datuak Babesteko ordezkariari, lopd@ararteko.eus posta elektronikoaren bitartez.