Maiatzaren 9a, Europaren Eguna

Entzunarazi zure ahotsa! 2022, Gazteen Europako Urtea

Arartekoak, Europe Direct Bizkaiak (Europako Batzordearen tokiko harreman-gunea), Bilboko Udaleko Gazteria Sailak eta Europa Euskadi Lantaldeak elkarrekin jarduera bat antolatu dute Europaren Eguna eta, zehazki, Gazteen Europako Urtea ospatzeko.

Topaketa hori maiatzaren 9an (astelehena) egingo da, 18:00etatik aurrera, Bilboko Udalaren Bilbo-Rock aretoan.

Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoak ekitaldiaren inaugurazioan esku hartuko du, eta Daniel Todak, Arartekoko Europako eta nazioarteko proiektuetarako teknikariak, Oinarrizko Eskubideen Gutunari buruzko mahai-inguru batean.

Ekimen horrek bi helburu ditu: alde batetik, Europaren Eguna herritarrentzat eta, bereziki, gazteentzat interesgarriak diren gaiez hitz egiten ospatzea; eta, bestetik, Oinarrizko Eskubideen Gutuna eta horrek gure eguneroko bizitzan dituen aplikazio praktikoak hedatzea.

Gainera, kontuan hartuta aurten, horrekin batera, Gazteen Europako Urtea ospatzen dela, Europak gazteei eskaintzen dizkien ekimenak eta aukerak ezagutaraziko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 5a