Skip to main content
  • Herriaren defendatzaileen programa-adierazpen bat irakurrita gaur amaitu dira Arartekoak Gasteizen antolatutako Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVII. Jardunaldiak. Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko izenburuarekin hainbat arlotako adituek eta defentsa erakundeetako langileek hitzaldiak eskaini dituzte eta hainbat mahai-ingurutan parte hartu dute.

    Jardunaldia hasteko mahai-inguru bat egin da administrazio onak integritate-sistemen ardatz gisa duen dimentsio etikoari buruz eztabaidatzeko. Mahai-inguru horretan Gianluca Espositok, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen eta Zuzenbide-Estatuaren zuzendari nagusiak eta Galiziako Valedora Do Pobo eta Gaztela eta Leongo Procurador del Común erakundeetako ordezkariek hartu dute parte. 

    Gainera, 12 eta 16 urte bitarteko 6 gaztek dokumentu bat aurkeztu dute gazteen ikuspegitik administrazio ona lortzeko hobekuntza-iradokizun zehatzekin. Gazte horiek Andaluziako, Kanarietako, Kataluniako eta Arartekoaren Nerabeen Kontseiluetako ordezkariak  dira eta ekainean ere bildu ziren gazteak administrazioarekin nola erlazionatzen diren hausnartzeko. 

    Neska-mutil hauek, funtsean, euren iritziak entzutea eta kontuan hartzea eskatzen dute, batez ere euren intereseko gaiei buruzko erabakiak hartzerakoan. Gai horien artean daude, besteak beste, hezkuntza, espazio publikoa, aisialdirako guneak edo osasun mentaleko zerbitzuetarako sarbidea. 

    Defendatzaileek aurkeztutako programa-adierazpenaren arabera administrazio onak herritarrak administrazio publikoen jarduketen erdigunean jartzea eskatzen du eta azpimarratzen du zerbitzari publikoek enpatiaz eta gizarte-sentsibilitatez jokatu behar dutela.

    PROGRAMA-ADIERAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a
     

  • Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko
  • Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko
  • Herritar batek kexa egin zion Arartekoari, Donostiako Udalak ez baitzien erantzun udal instalazioen garbiketa-zerbitzuen kontratua kudeatzearekin zerikusia zuten eskaera batzuei. Kexagilea enpresa esleipenduneko langilea zen eta argitu nahi zuen ea egindako zerbitzuak bat zetozen hasiera batean esleitutako baldintzekin.

    Kexa aztertu eta udalari informazioa galdegin ondoren, Arartekoak ebazpen baten bidez gomendatu zion hobetu zezala informazio publikoa lortzeko eskaeren tratamendua, zehazki, kontratazio publikoko gardentasunaren testuinguruan.

    Zehatz-mehatz, Arartekoak udalari eskatu zion informazio publikoa lortzeko eskaera gardentasun-araudiko eskakizunen arabera izapidetu zezala, ebazpen arrazoitua emanez eta behar bezala justifikatuz edozein muga edo ez ezespen-arrazoi aplikatzea.

    Udalak adierazi du gomendio hori onartu duela eta ebazpen bidez aitortu duela kexagileak baliatu zuen informazio publikoa lortzeko eskubidea.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a
     

  • Topaketen helburua da Europako Kontseiluaren eta Europako defentsa-erakundeen arteko lankidetza-gune bat sortzeko ekimenari jarraipena ematea, Veneziako Printzipioak ezartzearen inguruan, printzipio horiek Ombuds erakundeen jardunerako erreferentziako parametrotzat hartuta.
  • 2024ko urriaren 17a Egun honetan Arartekoak bat egiten du Nazio Batuek pobrezia desagerrarazteko politika publiko osoen alde egin duten aldarrikapenarekin. “Elkarrekin, denontzat justizia soziala eta ekonomikoa lortzeko” leloaren bidez Arartekoak gogoratu du...
  • Ebazpen horrek herritar baten kexari erantzuten dio. Herritarrak bera interesduna zen hirigintza-espediente batzuekin lotutako agiriak ikusteko eskaera egin zuen. Sarbidea bide elektronikoz eskatu arren, udalak zenbait tasa ordain zitzan eskatu zion, agiriak ikusi eta deskargatu ahal izateko.

    Arartekoak nabarmendu du indarreko araudiak bermatu egiten duela administrazio-espedienteak bide elektronikoen bidez ikusteko eskubidea, eta, gainera, hori egiteko modua arautzen duela. Horregatik, zuzenbidearen kontrakotzat jotzen du udal ordenagailuen bitartez doako sarbidea eskaintzea, deskarga elektronikoa egiteko aukerarik eman gabe, eta, hala ere, tasa bat ordain dadin eskatzea ordenagailu pribatu baten bidez sartzeko.
    Gainera, defentsa-erakunde honek uste du bide elektronikoz sartu ahal izateko tasak jartzeak ez daukala lege-babesik, zerga-egitate hori ez baitago araututa udal ordenantzan.

    Azken batean, Arartekoaren aburuz, Donostiako Udalak agiriak bide elektronikoz ikusi ahal izatea erraztu behar du, indarreko arauen arabera eta kudeaketa-modu eraginkorra delako, tasa gehigarri bat kobratzea justifikatzen ez duena.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a

  • Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordearekin partekatu ahal izan ditu gure lurraldeko haur eta nerabeen eskubideen egoeraz dituen kezka eta proposamen nagusiak, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan Nazio Batuen Batzordeak esleituta daukan Espainiako Estatuaren aldizkako jarraipen-prozesuaren esparruan.

    Arartekoak txosten batean adierazi dio Batzordeari Euskadin haur eta nerabeen eskubideen betetze-mailaz egin duen balorazioa, eta Genevan parte hartu du, haurren erakundeen ordezkari batzuekin batera, Estatuak emandako informazioa kontrastatzeko asmoz Haurren Eskubideen Batzordeak gizarte zibilarekin egiten duen topaketan. Horren guztiaren bidez, Espainiari azkenean egiten zaizkion gomendioen diagnostiko osoagoa eta formulazio zehatzagoa egiten lagundu nahi da.

    TXOSTENA

    Vitoria-Gasteiz, 204ko urriaren 11

Vitoria-Gasteiz
Ararteko

Manuel Lezertua arartekoa Estrasburgora joan da bisitan, Europako Kontseiluko agintariekin elkartzera, aitzindariak baitira giza eskubideak babestu eta sustatzeko lanean

Topaketen helburua da Europako Kontseiluaren eta Europako defentsa-erakundeen arteko lankidetza-gune bat sortzeko ekimenari jarraipena ematea, Veneziako Printzipioak ezartzearen inguruan, printzipio horiek Ombuds erakundeen jardunerako erreferentziako parametrotzat hartuta.

Urriaren 17an eta 18an, Manuel Lezertua arartekoa Estrasburgora joan da Europako Kontseiluko agintariekin elkartzera, aitzindariak baitira giza eskubideak babestu eta sustatzeko lanean. Bisita horretan, Arartekoko ordezkariekin batera, Herbehereetako Defentsa-erakundeko ordezkariak izango dira.

Bisita horren bidez, Arartekoak jarraitutasuna eman nahi die Europako Kontseiluaren eta Europako defentsa-erakundeen artean lankidetza-gune bat sortzeari buruz hausnartzeko 2023an hasi ziren ahaleginei, erakunde horien jardunean Veneziako Printzipioak ezarri eta sendotzea dela eta. Orobat, topaketa hauen bitartez harremanak izan nahi dira Europako Kontseiluko beste eragile batzuekin, sinergiak sortzeko eta giza eskubideak babestearen inguruan lankidetza-bide berriak ezartzeko. 

Horrela, Manuel Lezertua arartekoaren lehen bilera Europako Kontseiluko Gutxiengo nazionalen eta hizkuntza gutxituen dibisioko ordezkariekin izango da. Haiekin jorratuko da Espainiari buruzko ebaluazio-txostena, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuneko Adituen Batzordeak berriki egindakoa, euskararen egoerari heltzeko.

Ondoren, arartekoak elkarrizketa izango du Delphine Freymannekin, Veneziako Batzordeko idazkari ondokoa baita, Veneziako Printzipioak Europan ezartzearen inguruko esperientziak ezagutzeko eta, Veneziako Printzipioen gainean, Europako Kontseiluaren eta defentsa-erakundeen artean lankidetza-gune bat sor daitekeen aztertzeko.

Lezertua Gianluca Espositorekin ere elkartuko da, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen eta Zuzenbide Estatuaren zuzendari nagusia bera, Kontseiluaren eta defentsa-erakundeen artean lankidetza-formulak jorratzeko eta informazioa biltzeko Europako Kontseiluak giza eskubideen arloan dituen lehentasun berriei buruz. 

Gainera, arartekoak Abel Campos Giza Eskubideen Europako Auzitegiko erregistroko ondokoarekin hitz egiteko asmoa du, Arartekoak Euskadin giza eskubideen arloan egiten duen sentsibilizazio- eta hedadura-lana ezagutarazteko eta defentsa-erakundeentzat garrantzitsuak diren kasuei buruzko informazioa trukatzeko.

Azkenik, Lezertua Michael O’Flahertyrekin bilduko da, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioa baita, defentsa-erakundeen posizioa eta giza eskubideak babesteko duten eginkizuna indartzeko aukera berriak aztertzeko asmoz, Veneziako Printzipioen aplikazioan oinarrituta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 17a