Nahi gabeko bakardadea. Politika publikoen ereduak eta herritarren konpromisoa

Arartekoak argitara eman ditu Donostian irailean egin zen XXXIX. Uda Ikastaroko ponentziak eta materialak.

Argitalpen horretan bildu dira EHUren XXXIX. Uda Ikastaroen barruan Arartekoak Donostiako Carlos Santamaria zentroan joan den irailean antolatu zuen ikastaroko ponentziak.

Nahita bilatu ez den eta, gainera, luzaro irauten duen bakardadearen ondorioz, laguntzarik gabeko egoerak sortzen dira, munta handiko osasun-arazo fisikoak, mentalak eta emozionalak sor daitezke eta, areago, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua ere bai.

Horregatik, ikastaro honetan, hausnartzeko eta profesionalen eta sektoreen artean ideiak trukatzeko gune bat sustatzen saiatu ginen, parte-hartzaileen sentsibilizazioari, konpromisoari eta interes komunei esker, ezagutza eta eskarmentua partekatzeko, nahi gabe bakarrik bizi diren pertsonen egoerak prebenitu, antzeman eta horietan esku hartzeko eta haien beharrei erantzuteko.

Ikastaroan aztertu egin ziren bakarrik daudenak babesteko, zaintzeko eta haiek parte hartzeko sare bat sortzen laguntzen duten tresnak, jarduera egokiak eta ekimen sozial eta komunitarioak, gure gizarteko pertsonen arteko harremana hobetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a


Lotutako dokumentazioa

Nahi gabeko bakardadea. Politika publikoen ereduak eta herritarren konpromisoa