Nahi gabeko bakardadea. Politika publikoen ereduak eta herritarren konpromisoa

XXXIX. Uda Ikastaroak,  XXXII. Europar Ikastaroak - UPV/EHU 2020

Gure gizartea zahartzen ari da, gero eta jaiotza gutxiago dago, familiak gero eta txikiagoak dira, mugikortasuna areagotzen ari da eta bizilekuan sustraiak galtzen ari dira. Horri guztiari oraingo bizi-ohiturak gehitzen badizkiogu, denontzat zailagoa da laguntza-sare bat izatea. Gure gizartea eta familia-ereduak errotik aldatu dira azken hamarkadetan eta, horiekin batera, baita zaintzeko ohiko tresnak ere.

Gainera, badira kultura arteko beste osagai batzuk, migrazio-fluxuen ondoriozkoak, sare komunitariorik ez izatean eragin dezaketenak, eta gabezia horri aurre egin behar zaio. Horren ondorioz, bakarkako bizitza gero eta gehiago nagusitzen ari da gure gizartean, eta areagotzeko joera du.

Eustaten datuen arabera, 2018an, biztanleen %10 bizi ziren bakarrik, eta 2015ean, 4 etxetatik 1ean lagun bakarra bizi zen. Hamar kasuetatik 6tan etxe horretan emakume bat bakarrik bizi zen.

Nahita bilatu ez den eta, gainera, luzaro irauten duen bakardadearen ondorioz, laguntzarik gabeko egoerak sortzen dira, munta handiko osasun-arazo fisikoak, mentalak eta emozionalak sor daitezke eta, areago, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua ere bai.

Arazo honek alderdi asko ditu eta, beraz, ezinbestekoa da administrazioko hainbat eragileren eta sistemaren esku-hartzea gizarte, osasun, kultura, etxebizitza, garraio eta beste zenbait arlotan, eta udal esparruan du proiekziorik handiena. Ikastaro honi esker, Euskadin, Estatuan eta nazioartean dagoeneko dauden programetako eta balizko estrategietako batzuk ezagutu ahal izango dira.

Arartekoak antolatutako ikastaro honetan, hausnartzeko eta profesionalen eta sektoreen artean ideiak trukatzeko gune bat sustatzen saiatuko gara, parte-hartzaileen sentsibilizazioari, konpromisoari eta interes komunei esker, ezagutza eta eskarmentua partekatzeko, nahi gabe bakarrik bizi diren pertsonen egoerak prebenitu, antzeman eta horietan esku hartzeko eta haien beharrei erantzuteko.

Horrez gain, aztertu egin nahi dira bakarrik daudenak babesteko, zaintzeko eta haiek parte hartzeko sare bat sortzen laguntzen duten tresnak, jarduera egokiak eta ekimen sozial eta komunitarioak, gure gizarteko pertsonen arteko harremana hobetzeko.

Norentzat da ikastaro hau: bakarrik dauden pertsonekin zerikusia duten sistemetako profesionalentzat (gizarte, osasun, hirigintza, kultura eta beste arlo batzuetako zerbitzuak); berdintasuna sustatzearekin lotura dutenentzat; adinekoentzat; ikasleentzat; boluntarioen elkarteentzat eta beste elkarte batzuentzat.

    Location : Donostia/San Sebastián


Ekitaldiak gorde:

Bideoak

Aurkezpena. Manuel Lezertua
Alderdi demografikoak eta soziologikoak. Orain dugun eta gero izango dugun gizartea. Dolores puga
Bakardadea eta zaintzearen balioa. Marije Goikoetxea
Egoitzetako bakardadea eta zainketa, eskubideen ikuspuntutik begiratuta. Covid-19aren eragina. José antonio seoane
I. Mahai ingurua. Bakardadeari buruzko ikuspegiak eta azterketak
II. Mahai ingurua. Zaintzea errazteko tresnak
III. Mahai ingurua. Bakardadearen gaiari osorik heltzeko estrategiak
IV. Mahai ingurua. Bakarrik daudenei laguntzea. Jarduera egokiak
V. Mahai ingurua. Pertsonen arteko lotura errazteko tresnak. Zaintzen duten hiriak