Nahi gabeko ospitaleratze egoeran dauden gaixoek beren eskubideak benetan ezagutuko dituztela bermatuko du Osakidetzak

Osakidetzak Arartekoari jakinarazi dionez, onartu egin du otsailaren 15eko 3/2013 Gomendio Orokorra, eta horren berri eman die eragindako ospitaleei. Aipatutako gomendioan, Arartekoak iradoki du neurriak hartu behar direla nahi gabeko ospitaleratze egoeran dauden buru-gaixoek beren eskubideak egiaz ezagutzen dituztela bermatzeko.

Gomendio horren bitartez, Arartekoak Osakidetzari eskatu zion eguneratu zezala nahi gabeko ospitaleratzeari buruzko indarreko protokoloa, nahi gabeko ospitaleratze egoeran dagoen edonork zer eskubide dituen benetan jakin dezan sustatzeko neurri batzuk sar daitezen bertan, adibidez, ospitaleratzearen zergatia argi eta erraz adieraztea, agintaritza judizialari gehienez ere 24 orduko epean jakinaraztea, eta abokatua eta ordezkaria izateko eskubidea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 24a