NK BERRIAK 2022: Arartekoari aholku eman nahi diozu?

Arartekoaren Nerabeen Kontseiluak partaide berriak bilatzen ditu

Arartekoak herritarrak babesten ditu euskal administrazioak egin ditzakeen eskubide-urratzeetatik.

Nerabeen Kontseilua Arartekoko parte hartzeko organoa da. Euskadin bizi diren eta 14 eta 17 urte bitartean dituzten 24 neska-mutilek osatzen dute.

Kontseiluan zure iritzia eman dezakezu eta dagozkizun gaiei buruzko proposamenak egin ditzakezu.

Parte-hartzea aukerakoa da eta ez du inolako gasturik sortzen.

Ez da beharrezkoa aurretiaz ezer jakitea edo ezertan espezializatuta egotea, parte hartzeko gogoa bakarrik behar duzu.

Kontseilua urtean gutxienez 3 aldiz biltzen da (hiru hilabetean behin, asteburuan).

Topaketak gune seguruak eta dira eta horietan, elkarrekiko errespetua erakusten da. Horien bidez, eztabaida eta hausnarketa erraztu nahi dira, eta iradokizunak bildu, administrazio arduradunei helarazteko.

Parte hartu nahi baduzu, azaldu iezaguzu zergatik, nahi duzun moduan: testua, audioa, bideoa, irudia… edo edozein arte-adierazpen mota, zu ordezkatzen zaituena eta erosoago adierazten laguntzen dizuna. ABENDUAREN 12A BAINO LEHENAGO.

Zure hautagaitza jasotzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara, jaso dugula adierazteko eta zure izen-abizenak, jaiotze-data eta ikastetxea egiaztatzeko.

Abenduaren 23an jakinaraziko dizugu emaitza.

HARREMANETAN JARTZEKO
Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoa 
San Bizente 8, Albia eraikina 11.a 
(48001 Bilbao)
944 234 409 - 625 990 994
haurnerabe@ararteko.eus


Irudiak

Bideoak

Arartekoari aholku eman nahi diozu?