JARDUNALDIAK
- Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Giza Eskubideen nazioarteko eguna dela eta, Arartekoak hitzaldi bat antolatu du Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarekin batera. Hitzaldia Juan José Álvarez Rubiok, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuko sortzaileetako bat denak, emango du "Erakunde publikoen zintzotasunari buruzko Europako estandarrak” izenburupean.
- IFEMA. Madril
Manuel Lezertua arartekoak CONAMA 2024 Ingurumenaren Kongresu Nazionalean parte hartuko du, honako ponentzia honekin: Hiri-mugikortasun jasangarrirako eskubidea eta bere betebeharrak herritarren ikuspegitik.
- Villa Suso jauregia. Vitoria-Gasteiz-
Urriaren 29an eta 30ean, Gasteizko Villa Suso jauregian egingo dira Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVII. Jardunaldiak. Arartekoak antolatu ditu, izenburu honekin: “Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko”.
Topaketa hori urtero egiten da, defentsa-erakunde guztien lankidetza-harremanak sendotzeko, eta bertara joango dira Espainiako herriaren defendatzailea eta Estatuko 9 defendatzaile autonomiko, beren lantaldeetako kideekin batera.
- Bilboko Bizkaia Aretoan
Arartekoa hiri-mugikortasun jasangarriari buruzko herritarren foro bat antolatzen ari da, parte hartzeko eztabaida ireki bat sustatzeko, arreta berezia jarriz mugikortasun aktiboan, garraio publikoa sustatzean, ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzean eta ibilgailu kutsatzaileei emisio txikiko eremuen bidez ezarritako murrizketa-neurrietan.
Foro horretan, administrazioko, elkarteetako eta gizarte zibileko zenbait ordezkarik parte hartuko dute, ponentzien eta mahai-inguruen bidez goizean, eta parte hartzeko topaketen bidez arratsaldean, herritarren proposamenak biltzeko.
- Miramar Jauregia. Donostia/San Sebastián-
EHUren uda ikastaroen XLIII. edizioan, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu du uztailaren 4rako eta 5erako, Donostiako Miramar jauregian: “Hezkuntza-ekitatearen eta eskolatzearen erronkak Euskadin”.
- BIZKAIA ARETOA UPV/EHU (Abandoibarra Etorb., 3, 48009 Bilbo, Bizkaia, Spain, 48009 Bilbao Vizcaya, España)
- Bizkaiko Abokatuen Elkargoa. Bilbo
1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urtemuga dela eta, Arartekoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuarekin, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiarekin eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean, jardunaldi hau antolatu dute: “Giza Eskubideak Euskadin. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Euskadiri buruz egindako kontrol-jardueraren balantzea”
Jardunaldi horretan esku hartuko dute María Elosegui Giza Eskubideen Europako Auzitegiko magistratuak, Fabián Salviolik ‑egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak sustatzeko Nazio Batuetako errelatore berezia bera‑ eta Joana Abrisketa, Xabier Arzoz, Alejandro Saiz eta Ana María Salinas katedradunek.
- Barcelona-
Azaroaren 23an eta 24an, Defentsa-erakundeen Koordinaziorako Jardunaldien XXXVI. edizioa egingo da Bartzelonan, Kataluniako Sindica de Greugesek antolatuta, eta bertara joango dira arartekoa, arartekoaren ondokoa, idazkari nagusia eta Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna.
“Haurrak babestea, beraien eskubideak babestuz: defentsa-erakundeen erronka” izenburua dutela, jardunaldi horietan aztertuko da inplikatutako sistema publikoak zer erantzun ematen ari zaizkien babesgabetasun arriskuan dauden haur eta nerabeei. Topaketa honek osatzen du defentsa-erakunde guztiek 2023an barrena egin duten analisia eta diagnostikoa, eta, aldi berean, bukaera ematen dio, erakunde horietako titularrek sinaturiko erakunde-adierazpen baten bidez.
Koordinaziorako jardunaldien historian lehenbiziko aldiz, ateratako ondorioetan aintzat hartuko dira adingabeen hitza eta iritziak, Bartzelonako topaketaren aurreko hilabeteetan Arartekoak antolatutako lantegian asmo horrekin bildutakoak. Adingabeek analisirako egiten dituzten ekarpenek eta proposamenek osatzen dute, defentsa-erakundeko profesionalen taldeek egindakoarekin batera, herriaren defendatzaileen erakunde-adierazpena elikatuko duen oinarria.
- Bartzelonako diputazioaren paraninfoa. Bartzelona
Manuel Lezertua arartekoak “Zerga-komunikazio argia” jardunaldietan parte hartuko du. Diziplina arteko hurbilketa hori Bartzelonako Unibertsitateak antolatu du.
Arartekoaren iritziz, administrazio-komunikazio argia beharrezko baldintza da herritarrek administrazioaren aurrean beren eskubideak behar bezala baliatzeko.
- Donostia/San Sebastián, Vitoria-Gasteiz, Bilbao-
Azaroaren 21ean eta 22an, Euskadiko hiru hiriburuek nazioarteko topaketa errestauratiboak hartuko dituzte, “Topaketen topaketa–Encounter of the Encounters” ekimenaren eskutik, Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatuta, Arartekoarekin eta Europako eta nazioarteko zenbait erakunderekin batera. Ekitaldi hori Justizia Errestautariboaren Europako Foroak bultzatutako justizia errestauratiboaren nazioarteko astearen barruan kokatzen da.
“Topaketen topaketa”n mugaz haraindiko solasaldi errestaturatiboak errazten dira indarkeria politikoko eta estremismo bortitzeko egoeretan gertakari “erradikalak” edo “muturrekoak” bizi izan dituzten pertsonen talde batekin. Donostian 2019an hasi zenetik, bost ediziotan barrena, ekimen horrek herrialde hauetako hainbat lagun bildu ditu: Euskadi, Belgika, Alemania, Israel eta Palestina, Italia, Ipar Irlanda, Eskozia eta Ukraina.