Skip to main content
  • Arartekoak argitara eman ditu Donostian egin zen Uda Ikastaroko ponentziak eta materialak
  • Herritar baten kexa aztertu ondoren, Arartekoak ebazpen bat bidali zion udalari. Kexagileak bera alderdi interesduna zen hirigintza-espediente batzuekin lotutako agiri batzuk ikusi nahi zituen. Sarbidea elektronikoki eskatu arren, udalak tasa batzuk ordain zitzan eskatu zion, agiriak ikusi eta deskargatu ahal izateko.

    Defentsa-erakunde honek gomendioan argudiatu zuenez, indarreko legeriak bermatu egiten du administrazio-espedienteetan bide elektronikoz sartzeko eskubidea, eta sarrera hori nola egin arautzen du. 

    Laburbilduz, Arartekoak Donostiako Udalari adierazi dio bide elektronikoz agiriak eskuratzea erraztu behar duela, indarreko legeriak hori ezartzen duelako eta informazioa eskuragarri jartzeko modu eraginkorra delako, eta ez dagoela justifikatuta horregatik tasa gehigarriak ezartzea.

    Orain dela gutxi Donostiako Udalak Arartekoari erantzun dio onartzen duela ebazpenean azaldutakoa, eta ahalik eta lasterren kenduko duela tasa horien kobrantza.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 7a

  • Herriaren defendatzaileen programa-adierazpen bat irakurrita gaur amaitu dira Arartekoak Gasteizen antolatutako Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVII. Jardunaldiak. Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko izenburuarekin hainbat arlotako adituek eta defentsa erakundeetako langileek hitzaldiak eskaini dituzte eta hainbat mahai-ingurutan parte hartu dute.

    Jardunaldia hasteko mahai-inguru bat egin da administrazio onak integritate-sistemen ardatz gisa duen dimentsio etikoari buruz eztabaidatzeko. Mahai-inguru horretan Gianluca Espositok, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen eta Zuzenbide-Estatuaren zuzendari nagusiak eta Galiziako Valedora Do Pobo eta Gaztela eta Leongo Procurador del Común erakundeetako ordezkariek hartu dute parte. 

    Gainera, 12 eta 16 urte bitarteko 6 gaztek dokumentu bat aurkeztu dute gazteen ikuspegitik administrazio ona lortzeko hobekuntza-iradokizun zehatzekin. Gazte horiek Andaluziako, Kanarietako, Kataluniako eta Arartekoaren Nerabeen Kontseiluetako ordezkariak  dira eta ekainean ere bildu ziren gazteak administrazioarekin nola erlazionatzen diren hausnartzeko. 

    Neska-mutil hauek, funtsean, euren iritziak entzutea eta kontuan hartzea eskatzen dute, batez ere euren intereseko gaiei buruzko erabakiak hartzerakoan. Gai horien artean daude, besteak beste, hezkuntza, espazio publikoa, aisialdirako guneak edo osasun mentaleko zerbitzuetarako sarbidea. 

    Defendatzaileek aurkeztutako programa-adierazpenaren arabera administrazio onak herritarrak administrazio publikoen jarduketen erdigunean jartzea eskatzen du eta azpimarratzen du zerbitzari publikoek enpatiaz eta gizarte-sentsibilitatez jokatu behar dutela.

    PROGRAMA-ADIERAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a
     

  • Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko
  • Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko
  • Herritar batek kexa egin zion Arartekoari, Donostiako Udalak ez baitzien erantzun udal instalazioen garbiketa-zerbitzuen kontratua kudeatzearekin zerikusia zuten eskaera batzuei. Kexagilea enpresa esleipenduneko langilea zen eta argitu nahi zuen ea egindako zerbitzuak bat zetozen hasiera batean esleitutako baldintzekin.

    Kexa aztertu eta udalari informazioa galdegin ondoren, Arartekoak ebazpen baten bidez gomendatu zion hobetu zezala informazio publikoa lortzeko eskaeren tratamendua, zehazki, kontratazio publikoko gardentasunaren testuinguruan.

    Zehatz-mehatz, Arartekoak udalari eskatu zion informazio publikoa lortzeko eskaera gardentasun-araudiko eskakizunen arabera izapidetu zezala, ebazpen arrazoitua emanez eta behar bezala justifikatuz edozein muga edo ez ezespen-arrazoi aplikatzea.

    Udalak adierazi du gomendio hori onartu duela eta ebazpen bidez aitortu duela kexagileak baliatu zuen informazio publikoa lortzeko eskubidea.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a
     

  • Topaketen helburua da Europako Kontseiluaren eta Europako defentsa-erakundeen arteko lankidetza-gune bat sortzeko ekimenari jarraipena ematea, Veneziako Printzipioak ezartzearen inguruan, printzipio horiek Ombuds erakundeen jardunerako erreferentziako parametrotzat hartuta.
  • 2024ko urriaren 17a Egun honetan Arartekoak bat egiten du Nazio Batuek pobrezia desagerrarazteko politika publiko osoen alde egin duten aldarrikapenarekin. “Elkarrekin, denontzat justizia soziala eta ekonomikoa lortzeko” leloaren bidez Arartekoak gogoratu du...
fedeafes
-
Donostiako Udala

Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzea

Manuel Lezertua arartekoa Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzeko ekitaldietan parte hartuko du. Ospakizun hori Fedeafes Euskadiko Buru Gaixoen Federazioak eta bere elkarteek antolatu dute.

Kokalekua:
Donostiako Udala
Ekitaldiak gorde: