Parte hartzeko prozesua, Gasteizko Udalaren Haur eta Nerabeentzako III. Udal Plana (HANUP) egiteko

Elena Ayarza Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduradunak parte hartuko du, Gasteizko Udaleko Haur eta Familia Zerbitzuak gonbidatuta, Haur eta Nerabeentzako III. Udal Plana (HANUP) egiteko partaidetza-prozesuko beste saio batean.

Prozesua jada ekintzak diseinatzeko fasean dago eta, gonbidapen horren bidez, haur eta nerabeen eskubideak eta ongizatea babestu eta sustatzeko politiken esparruan diharduten administrazio eta erakundeek parte hartzea lortu nahi da. Horien ekarpena jaso nahi da, ahalik eta neurririk onenak eta lankidetzarako biderik egokienak zehazteko hirian lan egiten duten eragile eta erakunde guztiekin.

    Location : Simone de Beauvoir elkarteen etxea. Vitoria-Gasteiz


Ekitaldiak gorde: