Politika publikoen ebaluazioari buruzko elkarrizketak
Ararteko erakundeko langileak Besaldik, Eusko Jaurlaritzaren enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organoak, antolatutako topaketetara joango dira. Topaketak 2025eko irailaren 18an, urriaren 9an, azaroaren 6an eta abenduaren 4an izango dira.
Programaren arabera, topaketaren xedea da parte-hartzaileei aukera ematea zuzenean hitz egin dezaten enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko arloan erreferenteak direnekin.
Horren guztiaren helburua da enplegu- eta gizarteratze-politiken instituzionalizazioan eta ebaluazioan inplikatuta dauden edo interesa duten eragileen komunitatea sortzea, bai eta Besaldiren diskurtsoa eta eredua eraikitzea ere.
Honako hauek dira Besaldiren eginkizunak, dibulgazioko eta prestakuntzako beste funtzio batzuen artean: enplegu eta gizarte-inklusioko politika publikoak eta haien tresna eta jarduerak ebaluatzea; ebidentzia-atalak, jardunbide egokien bankuak, metodologia-eskuliburuak eta beste jakintza eta tresna batzuk sistematizatzea, politiken kalitatea hobetzeko; eta gizarte-inklusioaren eta enpleguaren arloko beharren ikerketa sustatzea, bai eta gai horietan dauden esku-hartze eta izan daitezkeen berrikuntzena ere.
Proposatutako ekimena oso interesgarria da Arartekoarentzat, euskal administrazio publikoen jarduera ikuskatzen duen erakundea den aldetik; hortaz, Ararteko erakundeko langileek, arlo horiei buruzko sailen arduradunek, topaketetan parte hartuko dute aurrez aurre zein online.