Psikologia Kalean-en inaugurazio ofiziala

Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Psikologia Kalean-en inaugurazio ofizialean izango da, datorren maiatzaren 19an, Bilboko Areatzan.

Psikologia Kalean Bizkaiko Psikologia Elkargoak antolatutako ekitaldia da. Maiatzaren 19an eta 20an izango da Bilboko Areatzan, maiatzaren 22an Getxon, eta maiatzaren 23an Barakaldon. Oro har, herritarrei zuzendutako ekitaldia da, psikologia eta bere esparruak gizarteari hurbiltzeko, hitzaldi eta lantegien bitartez.

Bigarren edizio honetan, Getxo eta Barakaldo udalerrietara zabaldu da ekitaldiaren eragin-eremua, eta zenbait jarduera prestatu dira herritarrei hurbiletik eta zuzenean iristeko.

    Location : Bilboko Areatzan


Ekitaldiak gorde: