Sopuertako udalak ur edangarria banatzeko hodi bat kenduko du, amiantoa baitauka

Sopuertako Los Cotarros kalean bizi den auzokide batek kexa azaldu zigun 2015eko martxoan, izan ere, Sopuertako Udalari eskaera bat egin zion, Los Cotarros auzoa ur edangarriaz hornitzen duen banaketa-hodi bat kentzeko, baina hark ez zion erantzun. Hodi horren estaldurak fibrozementua dauka (amiantoa).

2008ko abuztuan, Sopuertako Los Cotarros auzoko bizilagun talde batek jada eskatu zion udal horri azter zezala hodi horrek osasun publikoan zer-nolako eragina zuen, hodi barruko estalduraren higaduragatik osagai kutsatzaile horren eraginpean egoteko arriskua zegoelako. Era berean, material horretaz egindako hodia alda zezatela eskatu zuten, baina ez zuten erantzunik jaso.

Kexa bideratu ondoren, gomendio bat egin genion udalari, berariaz erantzun ziezaion hodia aldatzeko eskaerari.

Udalak erantzun duenez, Los Cotarros auzoa hornitzen duen fibrozementuzko hodia aldatzeko asmoa du ekitaldi honetan barrena, eta horixe jakinaraziko dio kexagileari.


Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 15a