Material didaktikoak eta dibulgaziozkoak
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa, Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Sancho el Sabio Fundazioaren funtsen bidez) erakusketaren inaugurazio ekitaldian izango da .
Erakusketa honek protagonista eta ekintza nagusiak ezagutzeko ibilbide bat proposatzen du, erakutsitako materialaren bidez, hala nola kartelak, liburuxkak, prentsa eta abar.
Jarduera doakoa eta jendearentzat irekia apirilaren 7ra arte Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan.
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa , “Juztiziarik gabe, Argitu gabeko ETAren 300 hilketa baino gehiago“, Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatutako liburuaren aurkezpenean izango da.
Aurkezpenean Faustino López de Forondak, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren ordezkariak, Marta Rodríguez Fouzek, José Humberto Fouzen ilobak eta Florencio Domínguezek, liburuaren egileak, parte hartuko dute.
Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren albokoa Berdintasunerako 2023 Emakunde Sariaren banaketan izango da. Aurten Mariasun Landa idazleak jasoko du saria, sormenaren bitartez berdintasunari eta emakumeen eta nesken duintasunari egindako ekarpenagatik.
Ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan izango da arratsaldeko 17:00etan.