Skip to main content
  • Maiatzaren 7an, Arartekoaren haurren eta nerabeen bulegoko eta berdintasuneko bi teknikari Irungo La Salle ikastetxean izan ziren batxilergoko ikasle talde bati Arartekoaren "Jarrera matxistak Euskadiko nerabeen eta gazteen artean" azterlana aurkezteko. Arartekoa ikastetxean egoteak ikasle talde batengandik zuzenean jasotako eskaerari erantzuten zion. Ikasle horiek, gure gizartean eragina duten arazoei eman beharreko erantzunei buruz hausnartzeko proiektu baten esparruan, Arartekoari helarazi zioten erakundeak, giza eskubideen ikuspegitik, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egiten duen lana aurkezteko nahia.


    Arartekoaren hitzaldian, azterlanaren aurkikuntza eta gomendio nagusiak partekatu ziren, emakumeen eta gizonen berdintasunaren defentsari eta diskriminazioaren aurkako borrokari dagokienez. Nolanahi ere, hitzaldiak Arartekoak gazteen artean egindako lana ezagutarazteko eta ikasleak nerabe gisa aitortuta dituzten eskubideei eta eskubide horiek baliatzearen garrantziari buruz sentsibilizatzeko balio izan zuen.

  • Arartekoak Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari gomendatu dio ken dezala berariazko programa informatikoa erabiltzeko derrigortasuna ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioak egiteko, aurrez aurre aurkezten badira. Izan ere, herritar bat kexu zen, informatika-ezagupenik eta baliabide teknikorik ez zeukanez gero, ezin izan zuelako izapide hori bete administrazioaren laguntzarik gabe.

    Arartekoaren ustez, aurrez aurreko izapideetan tresna digital bat soilik erabil dadila agintzeak urratu egiten du pertsona fisikoek administrazioarekin harremanak izateko bidea aukeratzeko duten eskubidea. Gainera, ohartarazten du foru-agindu batek ezin duela eskubiderik murriztu berariazko lege-gaikuntzarik izan gabe, eta administrazioek irizpide objektibo eta egiaztagarrien bidez justifikatu behar dutela bitarteko elektronikoak erabiltzeko derrigortasun oro.

    Aztertutako kasuan, herritarrak programa informatiko bat jarri beharra zeukan bere ordenagailuan, edo ordenagailu publiko bat erabili, laguntza pertsonalizaturik gabe. Hortaz, Arartekoak ondorioztatu zuen ez zirela bermatu irisgarritasun-baldintza egokiak. Era berean, ebazpenean administrazio onaren printzipioa aipatzen du, eta arrakala digitalaren ondorio diskriminatzaileez ohartarazten du, baldin eta ordezko bide eskuragarririk edo euskarri nahikorik eskaintzen ez bada.

    Arartekoak nabarmendu du administrazio publikoek beren arreta-ereduen erdigunean jarri behar dituztela herritarrak, eta legezkotasunaren, irisgarritasunaren, doakotasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak beteko dituzten bideak bermatu behar dituela, aurrez aurrekoak nahiz digitalak. Arartekoak gogorarazi du pertsona askok, batez ere adin handikoak edo prestakuntza digital eskasa dutenak, baztertuta gera daitezkeela beraien premia bereziak kontuan hartzen ez badira.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a

  • Manuel Lezertua arartekoak, Nafarroako arartekoak, Andaluziako herriaren defendatzaileak, Kanarietako diputada del comúnek eta Kataluniako síndica de greugesek lankidetza-akordio bat sinatu dute Nazio Batuen garapen jasangarrirako helburuak eta 2030 Agenda bultzatzeko.
  • Batzordeak eskatuta, Manuel Lezertua arartekoaren agerraldia, azaltzeko zer analisi egiten duen 2022, 2023 eta 2024. urteetan etxebizitzaren arloan Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen funtzionamenduaren gaineko kexei edo ofizioz egindako beste ikerketa batzuei buruz.

     

    ARARTEKOAREN INTERBENTZIOA

  • Barne-antolaketa dela eta, 2025eko maiatzaren 7an, asteazkena, Gasteizko bulegoa itxita egongo da 10:00etatik aurrera, eta Bilbo eta Donostiako bulegoak itxita egongo dira egun osoan. Barkatu eragozpenak
  • Getxoko eraikin bateko jabeen komunitateak Arartekoari kexa egin zion eta honako hau salatu zuen: lizentziarik gabe etxebizitza gisa gaitutako lokal batean hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko hasi zen espediente batek ez zuela aurrera egiten.

    Kasua aztertu ondoren, Arartekoak Getxoko Udalari gomendatu zion administrazio-prozedura horren tramitazioa bizkortu zezala.

    Gomendio horri erantzunez, Getxoko alkateak txosten bat bidali dio Arartekoari, Hirigintza, Azpiegitura, Udal Eraikin eta Obra Arloko Administrazio Orokorreko teknikariak egina. Txosten horretan adierazten denez, Arartekoaren gomendioari jarraikiz, ofizioz eta justifikaziorik gabeko atzerapenik gabe bultzatzen ari da espediente horri dagokion administrazio-prozedura, lokal horren hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko.

    Getxoko Udalaren baiezko erantzuna ikusita eta hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko prozedura ofizioz bultzatzen ari dela baieztatuta, Arartekoak onartutzat jo du bere gomendioa eta, beraz, amaitu du kasu honetan izan duen esku-hartzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 11

  • Arartekoaren iritziz, pazienteak Arrasateko Aita Menni ospitaleko hartutako kalte zerebraleko unitate itundura bideratzeko asmoz Osasuneko lurralde ordezkaritzek onartu zituzten protokoloak diskriminatzaileak izan zitezkeen, adinagatik edo “adinkeriagatik”

Kirol eskubideak

14035

Arabako Foru Aldundiari gomendatzen dio Arabako kirol federazioetan esku hartzeko eta kontrolatzeko neurriak har ditzala, kirol lizentziak izapidetzean hartu diren adingabeen arteko tratu-desberdintasunak saiheste aldera.

16921

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Bilboko Udalari gomendatzen zaie neurriak har ditzatela eskolak kirol entrenamenduetarako eta eskolaz kanpoko ordutegian erabiltzearen inguruan.

14576

Bertan, Gasteizko Udalari, dagokion instalazioetan praktikatzen den eskolako kirola beti hezkuntza-parametroen pean burutu dadila aholkatzen zaio.

16528

Gipuzkoako Foru Aldundiari gomendatzen zaio kirol hastapeneko unitateetako irakaskuntza jardueretan adingabeek parte har dezaten aukerak zabaltzeko neurriak har ditzan.

Vitoria-Gasteiz
ESKOLA KIROLAREN AURRREKO ADINETAN EGITEN DEN KIROLAK HEZKUNTZA -BALIOETAN OINARRITU BEHAR DU, EZ LEHIAKORTASUN BALIOETAN

Udalerrietan neska-mutilentzat antolatzen diren kirol jarduerek hezkuntza eta partaidetza balioetan oinarritu behar dute, ez lehiakortasun balioetan, eta hori betetzeko baldintzapean jarri behar da udalaren laguntza jasotzea

13943

Eskola kirolean hasi aurreko adinetan kirol jarduera hezkuntza-balioetan oinarritu beharra, eta ez lehiakortasunean.

16064

Errenteriako Udalari gomendatzen zaio kirol hastapeneko unitateetako irakaskuntza jardueretan adingabeek parte har dezaten aukerak zabaltzeko neurriak har ditzan.