JARDUERAK

BILBOKO UDALAK ONARTU DU HERRITAR BAT PRESTAZIOAK ESKATZEKO BEHARREZKOA DEN ANTZINATASUNAREKIN ERROLDATUTA DAGOELA

Vitoria-Gasteiz 01/12/2021

Herritar batek Arartekora jo zuen, Bilboko erroldan zuen egoeragatik. Aurretik, nazioarteko babesa eskatu zuen eta udal erroldan izena emanda egon zen. 2019ko urrian, Barne Ministerioak ukatu egin zion nazioarteko babesaren eskaera, eta hilabete geroago pasaportea emateko eskaera egin zuen Kongoko Errepublika Demokratikoko Enbaxadan. 2020ko ekainean helbide-aldaketa galdegin zuen Bilboko Udalaren Erregistroan, eta adierazi zioten pasaportea aurkeztu behar zuela, identifikatzeko agiri gisa, erroldan inskribatzeko eskaeran. Alegatu zuenez, nazioarteko babesaren eskaera ukatu ziotenetik beharrezko ahalegin guztiak egin zituen Kongoko Errepublika Demokratikoak pasaportea eman ziezaion. Pandemiar ...

Arartekoak nabarmendu du genero-indarkeriaren kontrako borrokak europako eta nazioarteko dimentsioa hartu duela

01/12/2021

Azaroaren 25aren arrastoan, Arartekoak berriro adierazi nahi du etengabe konprometituta dagoela emakumeen kontrako indarkeria matxistaren aurka borrokatzen, izan ere, gizarteko gaitz horrek halako egiturazko dimentsioa dauka, non botere publikoek etengabe heldu behar baitiote gai horri, politika publiko guztietan eragiten duen lehentasun gisa, betiere emakumeen eta gizonen berdintasunaren zeharkako ikuspegitik begiratuta. Arartekoaren konpromiso hori hainbat arlotan azaltzen da: adibidez.euskal administrazio publikoek genero-indarkeriaren arloan egindako jarduerekin zerikusia duten kexetan eta kontsultetan emakumeei ematen zaien arreta; emakume eta neskato guztien giza eskubideak defendatze ...

Txosten berria atera du Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziak

01/12/2021

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziak (FRA) oraintsu atera duen txosten berri batean, (EB) 2017/541 Zuzentaraua aztertu du, izan ere, horixe da Zuzenbide penaleko tresna nagusia EBko terrorismoaren kontrako borrokaren arloan. Zenbait espezialistaren iritzian oinarrituta, txostenean adierazten da terrorismoaren kontrako borrokarako nola izan daitezkeen onuragarriak argitasun juridiko handiagoa, orientazio praktikoa eta berme sendoagoak. Terrorismo-ekintzak arrisku larria dira pertsonen bizitzarako eta segurtasunerako, eta estatuentzat erronka handia s ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad