JARDUERAK

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAK EDOSKITZE-BAIMENA HARTZEKO MODALITATE DESBERDINEN ARTEAN AUKERATZEN UTZIKO DIO HERRITAR BATI

Vitoria-Gasteiz 28/01/2022

2021eko martxoan, kexagilea aita izan zen adopzio bidez. Lehendik jakinarazi zion Hezkuntza Ordezkaritzako Bigarren Hezkuntzako Langileen Zerbitzuari gertakari hura jazoko zela eta adopzioagatiko baimena bi zatitan hartzeko asmoa zuela (bigarren zatia, 2021-2022 ikasturtean), eta jarraian edoskitze-orduak metatzeari dagokion ordaindutako baimena hartuko zuela. Bere esanean, zerbitzu horretan arlo horretaz arduratzen den pertsonak ziurtatu zion aukera hori har zitekeela, baina kontuan izanda baimenaren azken zati hori hurrengo ikasturtea hasi ostean hartuko zela, edoskitze metatua baliatu nahi bazuen, bere lanpostuak ziurtatuta egon behar zuela bere semeak urtebete bete arte (2022ko otsailaren ...

ARARTEKOAK ESKU HARTU ONDOREN, BILBOKO UDALAK BALIOGABETU EGIN DU MOTOZIKLETA BATEN EMISIOAK IKUSKATZEKO ARAUDIA URRATZEAGATIK EZARRITAKO ISUN BAT

Vitoria-Gasteiz 25/01/2022

Herritar batek Arartekoari adierazi zionez, ez zegoen ados bere motozikletaren emisioak ikuskatzeko eskaera bat ez betetzeagatik Bilboko Udalak jarri zion isunarekin. Bilbon barrena zebilela, udal ikuskatzaile bat ohartu zen kexagilearen motozikletak, agian, baimendutako mugetatik gorako zarata-mailak sortzen zituela. Bilboko Udalak herritar horri eskatu zion 15 eguneko epean ibilgailuak kontrolatzeko udalaren zentro batera joan zedila, motozikleta hura zarata-emisioei dagokienez indarreko araudiarekin bat zetorren egiaztatzeko. Epe hartan joan ez zenez gero, udalak zigortzeko espedientea hasi zuen. Jakinarazten ahalegindu eta gero, ebazpena EHAAn argitaratu zen eta interesdunak ez zuen alegaz ...
ARARTEKOAREN ZERBITZU KARTA - Zure eskubideak babesten

ARARTEKOAREN ZERBITZU-KARTA ALDATU DA

Vitoria-Gasteiz 20/01/2022

Arartekoak bere zerbitzu-kartaren testu berria onartu du, erakundeak hartu zituen konpromisoak berritu eta eguneratzeko asmoz, zerbitzuak egiteko moduari, eskubideak baliatzeko informazioa emateari eta gardentasun- eta informazio- jarduera egokienak ahalbidetzeari dagokienez. Orain arte indarrean zegoen testua 2013koa zen, eta harrezkero igaro den denbora eta gertatu diren lege-aldaketak kontuan hartuta, komenigarria zen hori eguneratzea. Arartekoaren zerbitzu-karta tresna erabilgarria izateko eratu da, herritarrek jakin dezaten erakundeak zer zerbitzu egiten dituen eta zer kalitate-konpromiso hartu di ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad