Adinekoen partaidetzari buruzko udako ikastaroa

Iñigo Lamarca arartekoak EHUren udako ikastaro honetan parte hartu du gaur: "Adinekoen partaidetzarako plan osoaren bidetik Euskal Autonomia Erkidegoan". Arartekoaren ponentzia uda ikastaroko lehenbizikoa izan da, honako izenburuarekin: "Adinekoen eskubideak eta betebeharrak gure gizartean. Helburuak eta oztopoak". Ikastaro horren bitartez, Adinekoek garapen-eragile gisa Parte Hartzeko Plan Oso baten prestakuntza bideratu nahi da.

Donostia, 2010eko abuztuaren 23a