ARARTEKO ERAKUNDEAREN GARDENTASUN ATARI BERRIA

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea betez, Ararteko erakundeak gardentasun ataria jarri du herritarren eskura. Bertan azaltzen du nolakoak diren bere lana, jarduerak, antolaketa, aurrekontua eta kudeaketa ekonomikoa, baita ere nola baliatu erakundeak daukan informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

Herri-erakundeok gardenak izan behar dugu eta eraginkortasunez ezagutarazi behar dugu zer egiten dugun eta zenbat gastatzen dugun. Are gehiago, bideak eta moduak jarri behar ditugu herritarrek informazioa eskuratzeko eskubidea erabil dezaten.

Arartekoak bere egiten ditu printzipio horiek eta horien arabera jokatu nahi du. Horregatik, 2013. urteaz geroztik, web gunean informazio ahalik eta zehatzena eta zabalena ematen du bere lanaz, jarduerez, antolaketaz, aurrekontuaz, kudeaketa ekonomikoaz¿

Bere web orriko (www.ararteko.eus) gardentasun atari berri honetan, Arartekoak informazio hau emango du:

- Erakundeari eta antolaketari buruzko informazioa

- Jarduera, plangintza eta ebaluazioari buruzko informazioa

- Garrantzi juridikoa duen informazioa

- Eragin ekonomikoa duen administrazio jarduera: kontratazioa

- Ekonomia, aurrekontu eta ondareari buruzko informazioa

- Jarduera publikoari buruzko eta interes orokorreko informazioa

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 24a