Arartekoak Barakaldoko Udalari gomendatu dio herritarrak artatzeko bulegoetan aurrez aurre erantzun diezaiela pertsona juridikoen kontsultei eta administrazioa hobetzeko egiten dituzten iradokizunei

Herritar batek Arartekoari adierazi zion ezin zuela aurrez aurre erregistratu udal igerilekuen funtzionamenduari buruzko kexa bat, Gurutzetako Familien Elkartearen izenean eta hura ordezkatuz, eta ez zegoela ados egoera harekin.

Barakaldoko Udaleko herritarrak artatzeko zerbitzuak kexagileari azaldu zion pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez izan behar dituztela harremanak administrazioarekin, eta horrexegatik aurkeztu behar zuela idazkia bide elektronikoz.

Arartekoak bere gomendioan azaldu duenez, pertsona juridikoen betebehar hori administrazio-prozedura bateko izapideak egitera mugatzen da. Beraz, kexa, iradokizun edo zerbitzu publikoak hobetzeko eskaera soil bat aurkezteak  kexagileak kontatutako kasuan bezala  ez dakar berekin bitarteko elektronikoez soilik egin beharreko administrazio-tramitaziorik.

Horregatik, Arartekoak udal horri gomendatu dio aurrez aurre erantzun diezaiela edozein pertsona juridikoren ordezkari gisa egiten diren kexei, kontsultei, abisuei eta administrazioa hobetzeko iradokizunei.

GOMENDIOA

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 15a