DONOSTIAKO UDALAK NEURRIAK HARTU DITU ALDE ZAHARREKO ESTABLEZIMENDU BATZUEK BEREN FATXADETARAKO ESKATZEN DIREN ESTETIKA-BALDINTZAK BETE DITZATEN

"Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea"k egindako kexa bat bideratu du Arartekoak. Kexa horretan azaldu denez, Donostiako Udalak ez du esku hartzen hirigintza-araudia betearazteko, alde zaharreko lokal eta ostalaritza establezimendu askoren fatxadetan eguzki-oihalak, errotuluak, plakak eta beste elementu batzuk jartzeari dagokionez.

Elkarte hori aspalditxotik salatzen ari da hautsi egiten direla Donostiako Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Berezian fatxadetarako ezarri ziren estetika-baldintzak arautzen dituzten arauak.

Udalari informazioa eskatu ondoren, hark hirigintza-kontrolerako adostu diren jardueren berri bidali digu. Udalak erabaki du Donostiako alde zaharreko 125 lokal eta ostalaritza establezimenduri eguzki-oihalak ken ditzatela eskatzea, arau horiek eragiten baitiete.

Gainera, araudi bat egiteko asmoa du, zenbait elementu jarri ahal izateko, oso baldintza zehatzetan, kultura-ondarea babesteko araudiak eragindako erakinen fatxadetan.

Edonola ere, Arartekoak Donostiako Udalari gogorarazi dio hirigintza-diziplina arloko eskumenak baliatuz eta erabaki horrek eragindako guztientzako prozedura-bermeak jarriz, administrazio-espediente hori izapidetzen jarraitu behar duela, harik eta fatxada horiek lehengoratu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren 2018IR-2823-17 Ebazpena, 2018 otsailaren 8koa. Horren bidez, Donostiako Alde Zaharreko lokal eta ostalaritza establezimenduen fatxadan toldoak, errotuluak, plakak eta gainerako instalazioak jartzea arautzen duen hirigintzako araudia betetzeari buruzkoa da