El trabajo en el siglo XXI: perspectivas de futuro

XXIII. Uda Ikastaroak,  XVI. Europar Ikastaroak – UPV/EHU 2004

 

Ararteko erakundeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin antolatutako jardunaldia.

Konstituzioak aitortzen duen eskubidea da lana, baina, era berean, jendearen jomuga, ondasun urria, identitatearen ezaugarria, diskriminazio faktorea, gizartean txertatzeko bitartekoa, beteharra, ekoizpen-faktorea…

Gizarte Ongizatea berriro aztertzeko garaia da. Horregatik, jardunaldi honetan industriondoko gizartearen enplegua aztertu nahi dugu, eta ikertu zer-nolako eragina izan duten teknologiaren iraultzak, globalizazioak eta inmigrazioak lanari buruzko ikuspegian.

XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran klase sozialari eta desberdintasun ekonomikoei lotuta agertzen zen hiritartasuna. Gaur egun, berriz, zalantzan jartzen da Marshall-ek teorizatutako hiritartasuna/klasea binomioa.

XXI. mendearen hasiera honetan, beraz, enpleguaren eta hiritartasunaren arteko harreman berri bati buruz hitz egin behar da, lanaren inguruko kontzeptu berriari buruz.

Jardunaldiak bi atal izango ditu: bi txosten eta mahainguru bat. Luis Enrique Alonso Benito jauna, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Soziologiako katedraduna, eta Cristina Carrasco Bengoa andrea, Bartzelonako Unibertsitateko Teoria Ekonomikoko irakasle titularra, izango dira txostengileak. Hauek dira txostenen izenburuak: “Lanaren inguruko aldaketak arrisku atalasean: gizarte agenteen lana” eta “Lanak, zaintzak eta iraunkortasuna: XXI. menderako desafioa”, hurrenez hurren. Bestalde, hona hemen mahainguruko parte-hartzaileak: Imanol Zubero Beaskoetxea jauna, EHUko Soziologia Saileko irakaslea; Andoni Basterra Urrutia jauna, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailburuordearen aholkularia, eta Pablo Angulo Bárcena jauna, Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Jorratuko dituzten gaiak: “Lana eta hiritartasuna”, “Lana eta inmigrazioa” eta “Lana eta gizarteratzea”. 

    Location : Donostia-San Sebastián


Ekitaldiak gorde: