"Espainian eta Marokon Adingabea Babesteari buruzko jardunaldietan" parte hartu zuen arartekoak

Urtarrilaren 14an, Iñigo Lamarca arartekoak Espainian adingabea babestearen gaineko mahai-inguru batean parte hartu zuen, Andaluziako herriaren defendatzailearekin eta Kataluniako síndic de greugesen ondokoarekin batera.

Mahai-inguru hori "Espainian eta Marokon adingabea babesteari buruzko Jardunaldien" barruan egin zen. Jardunaldiok Tres Culturas Fundazioak antolatu zituen, Pablo de Olavide Unibertsitatearekin elkar hartuta.

Topaketa Manuel José Terol Becerrak koordinatu zuen, Pablo de Olavide Unibertsitatean Konstituzio Zuzenbideko katedraduna baita. Topaketaren bidez, adingabea gizarteratutako herritartzat hartzearen gaineko debatea hasi nahi da.

Bi egunetan zehar sakon aztertuko zen adingabearen irudia, berari dagozkion eskubide guztien titular gisa, adingabeak babes berezia behar duela ahaztu gabe. Jardunaldiotan gai nagusi hauek jorratu ziren, besteak beste: adingabearen egoera nazioarteko hitzarmenetan eta Marokoko konstituzio-araua; adingabearen jurisdikzioa eta babesa Espainian eta Marokon; edo adingabeen eskubideen garapena Marokon.