"EUROPAKO ZUZENBIDE PENALA AZALERATZEN ARI DA"

Arartekoak EHUrekin lankidetzan antolatutako hitzaldia

Gaur hitzaldi bat eman du, Bilbon, Peter Jozsef Csonkak ¿Europako Batzordeko Justiziako Zuzendaritza Nagusiko kontseilaria eta Europako Estatutu Fiskaleko erredaktore taldeko koordinatzailea da bera.

Peter Csonka aditua da alde anitzeko hitzarmenak egiten, baita Europako Zuzenbidean eta Zuzenbide Konparatuan ere, eta eskarmentu handia du, nazioarte mailan, giza eskubideekin lotutako gaietan.

Topaketa hori Arartekoak antolatu du, EHUrekin elkarlanean, izenburu honekin: "Europako Zuzenbide Penala azaleratzen ari da".

Manuel Lezertua arartekoak eta Iñaki Lasagabasterrek aurkeztu dute hizlaria. Lasagabaster EHUko oinarrizko eskubideei eta botere publikoei buruzko Masterraren zuzendaria eta katedraduna da. Ekitaldi horretan, unibertsitateko, Fiskaltza eta justizia administrazioko, Eusko Jaurlaritzako eta beste erakunde batzuetako ordezkariak izan dira.


Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a