EZ EZETZ da. JAIA ERRESPETUZ BIZI!

Udan murgilduta gaude. Garai honetan, gure auzo, herri eta hiri gehienek jaiak ospatzen dituzte, eta portaera matxista batzuk larriagotzeko haztegia izaten dira.

Alkohola eta neurrigabekeria dira nagusi jaietan. Nahasketa hori ez da beti ondo amaitzen, eta horren ondorioak, sarritan, emakumeek jasaten dituzte.

Hala ere, ez alkoholak ez jaiak ez dute aitzakia izan behar gizonen eta emakumeen arteko harremanak begirunezkoak ez izateko.

Horregatik, Arartekoak hausnartzeko eta parte hartzeko eskatzen die denei, eta berriro ere eranskailu edo pegatina batzuk atera ditu, "EZ EZETZ da. Jaia errespetuz bizi!" goiburuarekin. Gure lurraldeko hainbat tokitan banatuko dira, jaiak direla eta.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 6a