Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako estatua kondenatu du, Batasunako buruzagi ohi bati kondena ezarri ziolako, ETAko kide baten aldeko omenaldian egindako adierazpenengatik

Espainiako auzitegien iritziz, buruzagi ohiaren adierazpenak terrorismoa goraipatzeko eta delitu terroristak bultzatzeko delituak ziren. Beraz, 12 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta zazpi urteko erabateko desgaikuntza.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak orain erabaki du kondena horrek urratu egin zuela haren adierazpen askatasunerako eskubidea (Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 10. artikulua), izan ere, bere ustez, adierazpen haiek ezin ziren hartu indarkeriara bultzatzeko edo indarkeria, gorrotoa edo intolerantzia defendatzeko adierazpentzat; hortaz, bere aburuz, kondena hori ez zegoen justifikatuta eta ezin zen beharrezkotzat jo gizarte demokratiko batean.