Gutxiengoen arloko NBEko aditu independenteak ohartarazi du milaka hizkuntza minoritario arriskuan daudela, asimilazioagatik, gatazkengatik edo behartutako lekualdatzeengatik

Gutxiengoen arloko NBEko aditu independenteak txosten bat prestatu du hizkuntza-gutxiengoen eskubideen egoeraz. Aditu independenteak ikusi du munduko eskualde guztietan oztopoak daudela hizkuntza-gutxiengoen eskubideak baliatzeko, esate baterako, murrizketak gutxienen hizkuntzak ikasteko eta adin txikikoek hizkuntza horietan heziketa jasotzeko, mugak gutxienen hizkuntzak bizitza publikoan eta hedabideetan erabiltzeko. Hizkuntza minoritarioak funtsean gainbehera etortzeko edo desagertzeko arriskuan daude,honelako faktoreak direla-eta: hizkuntza nazional eta nazioartekoen gailentasuna, asimilazio-prozesuak eta hizkuntza horien hiztunak gutxitzea. Txosten horretan biltzen da mundu osoko hizkuntza-gutxiengoei dagozkien gaien eta erronken azterketa, baita aditu independentearen ondorioak eta gomendioak ere.

Iturria: Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Mandataria