Hizkuntza eta kultura-eskubideei buruzko laneko bilera

Iñigo Lamarca arartekoa hizkuntza- eta kultura-eskubideen gaineko laneko bilera batean parte hartzen ari da egunotan, Bartzelonan. Bilera hori Kataluniako Síndic de Greugesek antolatu du.

Arartekoa eta síndica ez ezik, Galiziako valedor do pobo eta Val d'Aostako difensore civicoa ere parte hartzen ari dira topaketa horretan. Bi egunetan barrena, herriaren defendatzaileek elkarri informazioa emango diote hizkuntza- eta kultura-eskubideen arloko lege-esparruaz, kexez eta ofiziozko jarduerez.


Bartzelona, 2011ko uztailaren 28a