LEGEBILTZARREKO PRESIDENTEAK ETA MAHAIKO KIDEEK HARRERA EGIN DIOTE MANUEL LEZERTUA ARARTEKOARI

Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Mahaiko kideek harrera egin diote gaur eguerdian Manuel Lezertua arartekoari, goizean karguaz jabetu baita Ganberaren Osoko Bilkuraren aurrean.

Lezertuak eskerrak eman dizkio Eusko Legebiltzarrari, beragan izan duen uste onagatik, eta ardura berri hori bereganatzea ohore handia dela adierazi du.

Senide eta lagunengandik jasotako babesa ere aipatu du eta esker ona adierazi die aurreko kargudunei.
Erronken artean, hemendik aurrera arartekoak ahaleginak egingo ditu aniztasunaren erronkari erantzuten laguntzeko, "mundu honetako zirraragarrienetako bat baita".

Lezertuak euskal erakunde eta agintari guztiekin elkarrizketa argi eta irekia izateko asmoa agertu du.
Gizarteari aditzeko, bereizketarik egin gabe denen arartekoa izateko eta herritarrengandik ahalik eta hurbilen egoteko asmoa ere nabarmendu du.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 18a


Lotutako dokumentazioa

fileqvq6j6