Arartekoaren 2015R-732-15 Ebazpena, 2015eko abenduaren 17koa.
Mallabiko Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola hirigintza lizentzia eskaera bati.
Mallabiko Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola hirigintza lizentzia eskaera bati.
Bilboko Udalari gomendatu zaio baliogabetu dezala emandako exekuzio-agindua, gainditu egin baititu jabetzaren kontserbazio eta mantentze betebeharrak.
Beasaingo Udalari gomendatzen dio zehapen-espediente bat iraungitzat jo dezala, ebazpena emateko epea igaro delako.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio hirigintza agindu bat ez betetzeagatik higiezin bateko jabekide bakoitzari ezarritako hertsapen isun batengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
Gasteizko Udalari gomendatzen zaio har ditzala dagozkion neurriak Gasteizko higiezin bat kontserbatzeko eta birgaitzeko luzatu diren exekuzio-aginduak betearazteko.
Bermeoko Udalari obren eta jardueren proiektu baten gaineko dokumentuak eskuratzeko eskariak erantzuteko gomendatu zitzaion.
amaitutzat ematen dugu Hondarribiko Udalak hirigintza-kontsulta bati erantzun ez diolako aurkeztutako kexaren inguruan egin dugun esku-hartzea.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio behar bezala erantzun diezaien 26 A Banatze Arloko D Burutze Unitatean aurreikusitako urbanizazio-lanak bultzatzeko eskaerei.
Irungo Udalari obra batzuk hirigintza legezkotasunari egokitzeko dagokion izapidearekin jarraitzeko gomendatu zion.
Iruzelaiko laborantza-unitateetan egindako lanetan hirigintza legezkotasuna berrezartzeko izapideekin jarraitzeko gomendatu zaio Irurako Udalari.