Arartekoaren 2020R-1824-19 Ebazpena, 2020ko ekainaren 10koa.
Elantxobeko Udalari gomendatzen dio dokumentazioa ikusteko aurkeztu diren eskaerak berariaz eta modu arrazoituan ebatz ditzala.
Elantxobeko Udalari gomendatzen dio dokumentazioa ikusteko aurkeztu diren eskaerak berariaz eta modu arrazoituan ebatz ditzala.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Zumaiako Udalari gomendatu zaio industria poligono baten mugakide den urbanizazio batean zarata kontrolatzeko araudiaren betetzea egiaztatze aldera dagozkion neurriekin aurrera jarrai dezala.
Elantxobeko Udalari gomendatzen zaio izapidetutako proiektu teknikoaren kostuaren kalteak ordain diezazkiola jabekideen komunitate bati.
Legelarien Euskal Kontseiluari egina, kexagileari eskatu zituen agiriak eskura diezazkion eta, aurrerantzean, administrazio prozedura batean parte hartzen dutenei prozedurako agiriak ezagutzea erraz d