Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Elorrioko Udalari gomendatzen zaio hirigintza-araudia urratzeagatiko isun bat ondorerik gabe uztea.
Elorrioko Udalari gomendatzen zaio beharrezko neurriak sustatzea, lokal partikular batean kontserbazio-, higiene- eta osasungarritasun-betebeharrak betetzeko.
Gipuzkoako Abokatu Elkargoari gomendatzen zaio diziplinazko erantzukizunaren arloko kexen kudeaketarako zenbait irizpide aplika dezala, haren doako laguntza juridikoaren onuradun batek bere abokatuari