Txosten berria atera du Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziak


Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziak (FRA) oraintsu atera duen txosten berri batean, (EB) 2017/541 Zuzentaraua aztertu du, izan ere, horixe da Zuzenbide penaleko tresna nagusia EBko terrorismoaren kontrako borrokaren arloan.

Zenbait espezialistaren iritzian oinarrituta, txostenean adierazten da terrorismoaren kontrako borrokarako nola izan daitezkeen onuragarriak argitasun juridiko handiagoa, orientazio praktikoa eta berme sendoagoak.

Terrorismo-ekintzak arrisku larria dira pertsonen bizitzarako eta segurtasunerako, eta estatuentzat erronka handia segurtasun arloan. Aldi berean, terrorismoaren arriskuari aurre egiteko legeek eta politikek larriki murriztu ditzakete, zuzenean edo zeharka, oinarrizko eskubide eta askatasunak, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren txosten berriaren arabera.

Txosten hori egiteko, Agentziak laguntza eskatu zion Arartekoari; beraz, EBko zazpi estatu kidetan Agentziak elkarrizketatu dituen 107 pertsona eta erakundeen artean dago Arartekoa.

Agentziak terrorismo-mota ezberdinetan eskarmentua duten herrialdeak aukeratu zituen, eta, horien barruan, terrorismoaren kontrako borrokan esperientzia handia duten pertsonak eta erakundeak: epaileak, fiskalak, akademikoak, GKEak eta Arartekoa bezalako kontrol erakundeak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 1a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad