Skip to main content
  • Herriaren defendatzaileen programa-adierazpen bat irakurrita gaur amaitu dira Arartekoak Gasteizen antolatutako Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXVII. Jardunaldiak. Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko izenburuarekin hainbat arlotako adituek eta defentsa erakundeetako langileek hitzaldiak eskaini dituzte eta hainbat mahai-ingurutan parte hartu dute.

    Jardunaldia hasteko mahai-inguru bat egin da administrazio onak integritate-sistemen ardatz gisa duen dimentsio etikoari buruz eztabaidatzeko. Mahai-inguru horretan Gianluca Espositok, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen eta Zuzenbide-Estatuaren zuzendari nagusiak eta Galiziako Valedora Do Pobo eta Gaztela eta Leongo Procurador del Común erakundeetako ordezkariek hartu dute parte. 

    Gainera, 12 eta 16 urte bitarteko 6 gaztek dokumentu bat aurkeztu dute gazteen ikuspegitik administrazio ona lortzeko hobekuntza-iradokizun zehatzekin. Gazte horiek Andaluziako, Kanarietako, Kataluniako eta Arartekoaren Nerabeen Kontseiluetako ordezkariak  dira eta ekainean ere bildu ziren gazteak administrazioarekin nola erlazionatzen diren hausnartzeko. 

    Neska-mutil hauek, funtsean, euren iritziak entzutea eta kontuan hartzea eskatzen dute, batez ere euren intereseko gaiei buruzko erabakiak hartzerakoan. Gai horien artean daude, besteak beste, hezkuntza, espazio publikoa, aisialdirako guneak edo osasun mentaleko zerbitzuetarako sarbidea. 

    Defendatzaileek aurkeztutako programa-adierazpenaren arabera administrazio onak herritarrak administrazio publikoen jarduketen erdigunean jartzea eskatzen du eta azpimarratzen du zerbitzari publikoek enpatiaz eta gizarte-sentsibilitatez jokatu behar dutela.

    PROGRAMA-ADIERAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a
     

  • Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko
  • Defentsa-erakundeen lana administrazio onerako eskubidea sustatzeko
  • Herritar batek kexa egin zion Arartekoari, Donostiako Udalak ez baitzien erantzun udal instalazioen garbiketa-zerbitzuen kontratua kudeatzearekin zerikusia zuten eskaera batzuei. Kexagilea enpresa esleipenduneko langilea zen eta argitu nahi zuen ea egindako zerbitzuak bat zetozen hasiera batean esleitutako baldintzekin.

    Kexa aztertu eta udalari informazioa galdegin ondoren, Arartekoak ebazpen baten bidez gomendatu zion hobetu zezala informazio publikoa lortzeko eskaeren tratamendua, zehazki, kontratazio publikoko gardentasunaren testuinguruan.

    Zehatz-mehatz, Arartekoak udalari eskatu zion informazio publikoa lortzeko eskaera gardentasun-araudiko eskakizunen arabera izapidetu zezala, ebazpen arrazoitua emanez eta behar bezala justifikatuz edozein muga edo ez ezespen-arrazoi aplikatzea.

    Udalak adierazi du gomendio hori onartu duela eta ebazpen bidez aitortu duela kexagileak baliatu zuen informazio publikoa lortzeko eskubidea.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a
     

  • Topaketen helburua da Europako Kontseiluaren eta Europako defentsa-erakundeen arteko lankidetza-gune bat sortzeko ekimenari jarraipena ematea, Veneziako Printzipioak ezartzearen inguruan, printzipio horiek Ombuds erakundeen jardunerako erreferentziako parametrotzat hartuta.
  • 2024ko urriaren 17a Egun honetan Arartekoak bat egiten du Nazio Batuek pobrezia desagerrarazteko politika publiko osoen alde egin duten aldarrikapenarekin. “Elkarrekin, denontzat justizia soziala eta ekonomikoa lortzeko” leloaren bidez Arartekoak gogoratu du...
  • Ebazpen horrek herritar baten kexari erantzuten dio. Herritarrak bera interesduna zen hirigintza-espediente batzuekin lotutako agiriak ikusteko eskaera egin zuen. Sarbidea bide elektronikoz eskatu arren, udalak zenbait tasa ordain zitzan eskatu zion, agiriak ikusi eta deskargatu ahal izateko.

    Arartekoak nabarmendu du indarreko araudiak bermatu egiten duela administrazio-espedienteak bide elektronikoen bidez ikusteko eskubidea, eta, gainera, hori egiteko modua arautzen duela. Horregatik, zuzenbidearen kontrakotzat jotzen du udal ordenagailuen bitartez doako sarbidea eskaintzea, deskarga elektronikoa egiteko aukerarik eman gabe, eta, hala ere, tasa bat ordain dadin eskatzea ordenagailu pribatu baten bidez sartzeko.
    Gainera, defentsa-erakunde honek uste du bide elektronikoz sartu ahal izateko tasak jartzeak ez daukala lege-babesik, zerga-egitate hori ez baitago araututa udal ordenantzan.

    Azken batean, Arartekoaren aburuz, Donostiako Udalak agiriak bide elektronikoz ikusi ahal izatea erraztu behar du, indarreko arauen arabera eta kudeaketa-modu eraginkorra delako, tasa gehigarri bat kobratzea justifikatzen ez duena.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a

  • Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordearekin partekatu ahal izan ditu gure lurraldeko haur eta nerabeen eskubideen egoeraz dituen kezka eta proposamen nagusiak, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan Nazio Batuen Batzordeak esleituta daukan Espainiako Estatuaren aldizkako jarraipen-prozesuaren esparruan.

    Arartekoak txosten batean adierazi dio Batzordeari Euskadin haur eta nerabeen eskubideen betetze-mailaz egin duen balorazioa, eta Genevan parte hartu du, haurren erakundeen ordezkari batzuekin batera, Estatuak emandako informazioa kontrastatzeko asmoz Haurren Eskubideen Batzordeak gizarte zibilarekin egiten duen topaketan. Horren guztiaren bidez, Espainiari azkenean egiten zaizkion gomendioen diagnostiko osoagoa eta formulazio zehatzagoa egiten lagundu nahi da.

    TXOSTENA

    Vitoria-Gasteiz, 204ko urriaren 11

pexels-pixabay-260689_0

COOKIEEN POLITIKA WWW.ARARTEKO.EUS WEBGUNEAN

Web-atari honek cookie propioak sortzen ditu helburu teknikoetarako, baina ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo uzten haiek horren berri izan gabe. Cookie horiek ez dute erabiltzailearen baimenik behar; izan ere, Ararteko erakundea, erakunde horretan gauzatzen den jarduera dela eta, ez da informazioaren gizarteko zerbitzu-emailea, uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoak, bere eranskinean zehazten duen moduan.

Hala eta guztiz ere, web-atari honek hirugarrenen webguneetarako estekak ditu. Webgune horiek Ararteko erakundeari ez dagozkion pribatutasun-politikak dituzte, eta politika horiek onartzeko edo baztertzeko aukera izango da haietan sartzean.

Horrez gainera, web-atari honek hirugarrenen zerbitzu hauek ere erabiltzen ditu, zeinek cookie propioak irakur bailitzakete erabiltzaileak aurrez gune horiek erabili baditu: Twitter, Youtube eta Google reCAPTCHA.

Azkenik, nabigazioa neurtzeko eta aztertzeko, web-atari honek hirugarrenen zerbitzu bat, Google Analytics, erabiltzen du.

Informazio zehatzagoa nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.

 

Zer dira cookieak?

Cookieak erabiltzaileen nabigatzailean biltegiratzen diren testu-fitxategi txikiak dira. Hala, berriz gune horietara sartzean, erabiltzaileen lehenespenak gogoratzeko aukera ematen dute. Inola ere ez dute uzten erabiltzaileen gailuetan dauden datuak irakurtzen edo beren kabuz erabiltzaileen informazio pertsonalera sartzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak argitaratu zuen Cookieen erabilerari buruzko gida kontsultatzea gomendatzen dugu.

 

Web-atari honetan erabiltzen diren cookie-motak

  • Jatorriaren arabera
    • Propioak
    • Hirugarrenenak
  • Helburuaren arabera
    • Teknikoak
    • Lehentasunak zehazteko/pertsonalizatzeko erabiltzen direnak
    • Analisirako/neurketetarako erabiltzen direnak
  • Iraupenaren arabera
    • Saio bakoitzekoak
    • Iraunkorrak

 

Cookie propioak

Teknikoak: Web-atari honek “SESS*” izeneko cookie bat erabiltzen du, “Nire Ararteko” atalean erabiltzailearen saioa kudeatzeko. Saio bakoitzeko cookie bat denez, desagertu egiten da nabigatzeari uzten zaionean.

Lehentasunak zehazteko/pertsonalizatzeko erabiltzen direnak: Paradoxikoki, erabiltzaileari cookieak onartzeari buruzko oharra ez zaiola erakutsi behar gogorarazteko ere hiru cookie sortu behar ditu web-atari honek: “cookie-agreed”, “cookie-agreed-categories” eta “cookie-agreed-version”. Cookie iraunkorrak dira, 100 egun irauten dutenak.

 

Hirugarrenen cookieak

Analisirako/neurketetarako erabiltzen direnak: Web-atari honek, bere orrialdeetan egiten den nabigazioa neurtzeko eta aztertzeko, Google Analytics zerbitzua erabiltzen du. Zerbitzu horrek zenbait cookie erabiltzen ditu; nagusia “_ga” da, zeinak aukera ematen baitu erabiltzaile bakoitzaren nabigazioa bereizteko eta estatistikak egiteko, erabiltzaileak banaka pertsonalki identifikatu gabe. Informazio zehatzagoa nahi baduzu, ikusi Google-ren Pribatutasuna eta baldintzak.

Beste batzuk: Web-atari honek beste zerbitzu hauek ere erabiltzen ditu, zeinek, nabigatzean cookierik sortu ez arren, erabiltzaileak aurrez zerbitzu horiek erabiltzean sortu diren cookieak irakur baititzakete:

  • Twitterrek eskaintzen dituenak
  • Google-k eskaintzen dituenak
    • YouTube (zenbait edukitan sartuta dauden bideoak bistaratzeko erabiltzen da)
    • reCAPTCHA (saioa hasteko iruzurrezko ahaleginak blokeatzeko erabiltzen da)

Nazioarteko datu-transferentziei dagokienez, aipatu diren zerbitzu guztiek Europako Batzordeak ezarritako ereduzko kontratu-klausulak (SCC) dituzte.

 

Nola desinstalatu cookieak?

Cookieak edozein unetan ezabatu, blokeatu edo desgaitu ditzakezu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatuta. Horrek aukera emango dizu cookie guztiak edo haietako batzuk instalatzea baztertzeko. Konfigurazio hori "Aukerak" edo "Lehenespenak” menuan egon ohi da. Hemen duzu nabigatzaile nagusiak konfiguratzeko informazioa:

Kontuan izan web-atari honetako cookie guztiak ezabatzen badituzu gure cookiei buruz hautatu dituzun konfigurazio-aukerak ere ezabatuko dituzula.

 

Harremanetarako

Cookie-politika honi buruzko galderaren bat baduzu, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: lopd@ararteko.eus