UNESCO ETXEAK 2030 AGENDARI BURUZ EGINDAKO TXOSTEN BATEN BALIOA NABARMENDU DU ARARTEKOAK



Vitoria-Gasteiz

Oraintsu egindako topaketa batean, Unesco Etxeko ordezkariek honako txosten hau aurkeztu zioten Arartekoari: "Guztiok Batera: hurbilketa bat 2030 Agendatik Euskadiko talde kaltetuetara". Agiri horren bitartez, benetan eraldatzailea izango den 2030 Agenda diseinatu, gauzatu eta ebaluatzen lagundu nahi da.

Manuel Lezertua arartekoak txosten horren balioa azpimarratu du, izan ere, ikerketa kualitatiboa proposatzen du, Euskadiko 5 talde edo kolektibo zehatzetan sakontzeko: LGTB+ komunitatea, emakume ijitoak, migratutako emakumeak, gazteak eta jornaleroak.

Txostenean adierazten da desberdintasun-egoerez jabetzea eta horiek onartzea lehen urratsa dela gizartea aldatzeko bidean, feministagoa, inklusiboagoa eta arrazakeriaren kontrakoagoa izan dadin.

Esteka hauen bitartez eskura daitezke informazioa eta txostena bera:

Berria: "All Together-Todas Juntas-Guztiok Batera""Report - UNESCOETXEA

Txostena: All Together: A 2030 Agenda Approach to Vulnerable Groups in the Basque Country - UNESCOETXEA

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 22a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad