Arartekoaren 2014R-179-14 ebazpena, 2014ko maiatzaren 29koa
Ensanche 21 Zabalgunea S.A. udal-sozietateari gomendatzen zaio pertsona onuradunaren oinordekoei etxebizitza birgaitzeko emandako laguntzengatik zordundutako kopurua ordain diezaiela.
Ensanche 21 Zabalgunea S.A. udal-sozietateari gomendatzen zaio pertsona onuradunaren oinordekoei etxebizitza birgaitzeko emandako laguntzengatik zordundutako kopurua ordain diezaiela.
Getxoko Udalari gomendatu zaio Zientoetxe kalean dagoen taberna-jatetxeko jarduerari dagokionez hirigintzako legezkotasuna eta ingurumen-legezkotasuna betetzeko salaketei erantzuna eman diezaien.
Berangoko Udalari gomendatzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Balmasedako Udalari gomendatu zaio lokal partikular batean intsektuak hiltzeko neurriak susta ditzala bertako osasungarritasuna bermatzeko.
Arrankudiagako Udalari gomendatzen dio salaketa bati erantzun diezaiola. Salaketa hori Arbide industrialdean hondakinak biltegiratzeko eta kudeatzeko jardueran ingurumeneko legeria betetzeari buruzkoa
gomendatzen zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari Donostiako Arte Ederren eraikina kultur ondasun izendatzeko espedientea has dezan.
Donostiako udalerriko telefonia mugikorreko deien banaguneko hainbat instalazioren udal kontrola jorratu da.
Bilboko Udalari gomendatzen zaio etxebizitza batean esku hartzeko, haren osasungarritasunik eza dela eta.
gomendatzen zaio Debako Udalari gai honengatik aurkeztutako hirigintza-salaketa izapidetu eta ebatz dezan: eraikin bateko lehen solairuan egindako obrak eta hirigintza-erabilerak.
Errenteriako Udalari bide pribatu bat ixteko hirigintzako lizentziari ezarritako baldintza berrikusteko gomendatzen zaio.