3/2012 iradokizuna, ekainaren 21ekoa
Pasaiako Udalari iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
Pasaiako Udalari iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzako Lurralde Epaimahaiak balio justuko espediente batean eskatu zuen balorazio txostena bideratu dezala.
lursail baten titulartasun publikoa edo pribatua zehazteko nahitaezko administrazio prozedura izapidetzeko gomendioa egiten zaio Pasaiako Udalari.
Adunako Udalari egina, herritar bat eta bere bi semeak erroldan sar ditzan eta bi adingabeen hezkuntzarako eskubidea berma dezan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuari egina, zigor bat baliorik gabe utz dezan, zigorra jartzeko bideratutako prozeduran ez baititu bete beharrezkoak diren bermea