Arartekoaren 2022R-1182-21 Ebazpena, 2022ko azaroaren 14koa
Durangoko Udalaren Durango Kirolak zerbitzuari gomendatzen dio kexagileari itzul diezaiola padel-pista erreserbatzeko kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoa.
Durangoko Udalaren Durango Kirolak zerbitzuari gomendatzen dio kexagileari itzul diezaiola padel-pista erreserbatzeko kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoa.
Durangoko Udalari gomendatzen zaio errekerimendua egin diezaiola taberna-jarduera baten sustatzaileari, jarduera-lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituela ziurtatudezan.
Aramaioko Udalari Zabola auzoan partikular batek zati batean okupatutako espazio libre baten eta bide publiko baten jabetza errekuperatzeko gomendatu dio.
Adunako Udalari egina, herritar bat eta bere bi semeak erroldan sar ditzan eta bi adingabeen hezkuntzarako eskubidea berma dezan.
Aramaioko Udalari egina, Planeamenduko Arau Subsidiarioetatik ken dezan nekazaritza tresnak gordetzeko txabolak eraikitzeko exijitzen den erroldatze-baldintza.
Urnietako Udalari egina, enplegu sustapenaren arloan jarduerak garatzeko beharrezkoak iruditzen zaizkion langile-beharrak berriz defini ditzan, eta behar horiek betetzeko modua konstituzioko berdintas