21/2012 gomendioa, otsailaren 6koa
Bilboko Udalari gomendatzen zaio establezimendu batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
Bilboko Udalari gomendatzen zaio establezimendu batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
Basurtu auzoan gurtze-leku musulman berria irekitzean sortu ziren arazoak direla-eta, Arartekoaren jardunari amaiera emango zaio.
Bilboko Udalari gomendatzen zaio ikastetxe bateko obrak legeztatzeko espedientea ikusteko aukera eman dezan.
Getxoko Udalari gomendatzen zaio kaltetutako jabeen erkidegoari hornikuntza saretik giltza nagusi edo erregistrokorainoko hartunea aldatzeko egindako gastuak ordain diezazkion.
Getariako Udalari gomendatzen zaio kontratazio prozedura batean gertatutako akats baten ondorioz izandako kalteengatik enpresa batek premiatutako ondare erantzukizuneko espedientea bideratu dezan.
Bilboko Udalari iradokitzen zaio Bilbon abandonatuta dauden txakurrak eta katuak jasotzeko udal zerbitzua hobetzeko zenbait neurri kontuan har ditzala.
Bilboko Udalak Pirritx eta Porrotx pailazoak kontratatzeari buruzkoa
Arartekoak bukatu du bere jarduera Getxoko Udalak, liburuxka baterako, familia baten irudia -leku publikoan hartua- erabiltzeari buruz.
Arartekoak bukatu du bere jarduera Getxoko Udalak bere jabetzako hainbat lur-zati mugatzeko bideratu duen espedientearen gainean.
Bilboko Udalari gomendatu zaio baliorik gabe utz dezala telefono mintzalekuak jartzeko debekua. Debeku hori Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan berezian eta Uri Zaharraren b