Arartekoaren 2020IR-2151-19 Ebazpena, 2020ko abenduaren 2koa
amaitutzat jo da Anoetako Udalean hautespen-prozesuari lotutako kexa batean egindako jarduna.
amaitutzat jo da Anoetako Udalean hautespen-prozesuari lotutako kexa batean egindako jarduna.
Bakioko Udalari gomendatzen zaio udal taldeei eskura diezazkiela, beraiek aukeratutako hizkuntza ofiziale(t)an, beren eginkizunak betetzeko bidaltzen zaizkien agiriak.
Legorretako Udalari gomendatzen zaio (...) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri, albait lasterren, ingurumeneko legeria bete dezala eska diezaion.
Pasaiako Udalari iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzako Lurralde Epaimahaiak balio justuko espediente batean eskatu zuen balorazio txostena bideratu dezala.
lursail baten titulartasun publikoa edo pribatua zehazteko nahitaezko administrazio prozedura izapidetzeko gomendioa egiten zaio Pasaiako Udalari.