Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Aramaioko Udalari Zabola auzoan partikular batek zati batean okupatutako espazio libre baten eta bide publiko baten jabetza errekuperatzeko gomendatu dio.
Zaldibiako Udalari gomendatzen zaio espazio publikoa terrazekin okupatzeko baimena izapidetzeko eta dagokion tasa igor dadin irabazizko aprobetxamenduagatik.
Zaldibiako Udalari gomendatzen zaio hirigintza hitzarmenean itundutakoa betetzeko kexagileak egin duen eskaerari behar bezalako erantzuna eman diezaion.
Zumaiako Udalari gomendatu zaio industria poligono baten mugakide den urbanizazio batean zarata kontrolatzeko araudiaren betetzea egiaztatze aldera dagozkion neurriekin aurrera jarrai dezala.
Zaldibiako Udalari gomendatzen zaio ezkutuko eraikin baten aurrean hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko dagokion izapidearekin jarrai dezan.
Aramaioko Udalari egina, Planeamenduko Arau Subsidiarioetatik ken dezan nekazaritza tresnak gordetzeko txabolak eraikitzeko exijitzen den erroldatze-baldintza.