Arartekoaren 2020R-1949-19 ebazpena, 2020ko martxoaren 12koa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Euskal Trenbide Sareari iradokitzen zaio Durangoko tren geltokian komun publikorik ez jartzeko erabakia berrazter dezala.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio hirigintza agindu bat ez betetzeagatik higiezin bateko jabekide bakoitzari ezarritako hertsapen isun batengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
Ensanche 21 Zabalgunea S.A. udal-sozietateari gomendatzen zaio pertsona onuradunaren oinordekoei etxebizitza birgaitzeko emandako laguntzengatik zordundutako kopurua ordain diezaiela.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio animaliak gordetzeko txabola baten erabileraren aurka egindako salaketari erantzuna eman diezaion.