Arartekoaren 2020R-1949-19 ebazpena, 2020ko martxoaren 12koa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Zumaiako Udalari gomendatu zaio industria poligono baten mugakide den urbanizazio batean zarata kontrolatzeko araudiaren betetzea egiaztatze aldera dagozkion neurriekin aurrera jarrai dezala.
Irurako Udalari egina, beharrezko neurriak har ditzan honako hauek ziurtatzeko: kexagileak administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko alegatu zituen praktiketako lanak berriz balioztatuko direla,