10/2009 gomendioa, ekainaren 29koa
Osakidetzari gomendatzen zaio, prozesuko kostu gisa, kexagileari eskatutako zenbatekoaren kalkulua berriro egitea, ondorio horietarako jurisprudentziak xedatzen dituen haztapen irizpideak ezarriz.
Osakidetzari gomendatzen zaio, prozesuko kostu gisa, kexagileari eskatutako zenbatekoaren kalkulua berriro egitea, ondorio horietarako jurisprudentziak xedatzen dituen haztapen irizpideak ezarriz.
Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzuari gomendioa egin zaio kexaren egileari eskatutako informazioa helaraz diezaion, zehazki, administrari laguntzaile kategoriako aldi baterako kontratazio zerrendak.
Donostiako Udalari iradokitzen zaio dutxa publikoen edo "bainu etxeen" udal zerbitzua ezar dezala, guztiei irekia, udalerriko leku egonkor batean kokatuta eta, gutxienez, merke.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio arau ditzala biztanleek Udalbatzaren bilkura publikoetara joateko dituzten eskubideak eta betebeharrak.
Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari egina. amaitutzat ematen da Zubietako estazio megalitikoaren eremuaren barruan kokatuta dagoen telekomunikazioetar
Donostiako Udalari gomendatzen zaio urbanizazio lan batzuen atzerapenak eragindako kalteengatiko erantzukizuneko erreklamazioa izapidetu dezala.
Donostiako Udalari gomendatu zaio, beste edozein jarduera garatu aurretik, bidezko baimenak izapidetu ditzala Kristina-Enea parkean aurreikusitako esku-hartzeak gauzatzeko.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio udal titulartasunekoa izan daitekeen lur eremu baten inguruan ikerketa egiteko eskaerari erantzun diezaiola.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio lur eremu baten segurtasun baldintzak egiaztatzeko administrazio espedientea izapidetu dezala.
Osakidetzari iradokitzen zaio etorkizunean egiten dituen aldi baterako kontratazioetako zerrendetatik kanpo ez uzteko baimendutakoak baino destino gehiago eskatzen dituzten pertsonak.