Arartekoaren 2022R-1182-21 Ebazpena, 2022ko azaroaren 14koa
Durangoko Udalaren Durango Kirolak zerbitzuari gomendatzen dio kexagileari itzul diezaiola padel-pista erreserbatzeko kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoa.
Durangoko Udalaren Durango Kirolak zerbitzuari gomendatzen dio kexagileari itzul diezaiola padel-pista erreserbatzeko kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoa.
Durangoko Udalari gomendatzen zaio errekerimendua egin diezaiola taberna-jarduera baten sustatzaileari, jarduera-lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituela ziurtatudezan.
Munitibarko Udalari gomendatzen zaio beharrezko izapideari jarrai diezaion, betiere zenbait obra legezkotasun urbanistikora egokitzeko aurkeztutako salaketei dagokienez.
Elorrioko Udalari gomendatzen zaio hirigintza-araudia urratzeagatiko isun bat ondorerik gabe uztea.
Elorrioko Udalari gomendatzen zaio beharrezko neurriak sustatzea, lokal partikular batean kontserbazio-, higiene- eta osasungarritasun-betebeharrak betetzeko.
Plentziako Udalari gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako lami