Arartekoaren 2020R-1824-19 Ebazpena, 2020ko ekainaren 10koa.
Elantxobeko Udalari gomendatzen dio dokumentazioa ikusteko aurkeztu diren eskaerak berariaz eta modu arrazoituan ebatz ditzala.
Elantxobeko Udalari gomendatzen dio dokumentazioa ikusteko aurkeztu diren eskaerak berariaz eta modu arrazoituan ebatz ditzala.
honako gomendio hau egin dio Ibarrako Udalari: erabilera publikoko plaza bateko zoladura berritzeak eragindako gastuak direla-eta jabeei bidezko konpentsazio bat jasotzeko eskubidea onar diezaien.
Urrunagako Administrazio Batzarrari gomendatzen eta gogorarazten zaio ordenantza fiskalak aldatzeko prozedurari jarraitu behar diola, ur-horniduraren tasa igo ahal izateko.
Legorretako Udalari gomendatzen zaio (...) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri, albait lasterren, ingurumeneko legeria bete dezala eska diezaion.
Elantxobeko Udalari gomendatzen zaio izapidetutako proiektu teknikoaren kostuaren kalteak ordain diezazkiola jabekideen komunitate bati.
Ibarrako Udalari gomendatzen zaio baliogabetzat jo dezala egin ez zen dantza-ikastaroari zegokion prezio publikoaren % 50 itzultzeko emandako udal erabakia eta beste erabaki bat har dezala, interesdun